Hau al da aldaketa lasaia?
Steilasko kideek kezkatsu agertu ginen lehendakariak aldaketa
izendatzeko erabili zuen hitzarekin: lasaia. Pentsatzekoa da ez zituela
baliatu nahi “goitik beherakoa” edo “errotikoa” bezalako esamoldeak,
zenbait jende ez aztoratzeko. Baina beldur ginen aldaketa “lasaiak” dena
bere horretan ez ote zuen utziko.
Eta, dirudienez, gure beldurrek bazuten oinarria eta funtsa.
Hori berresten du Juan Ramón Elorz Hezkuntzako zuzendari nagusi
izendatu izanak.
Lehengo kontseilariak hasitako bi buruko eskema negargarriari eutsi nahi
dio Mendozak. Gainera, giza baliabideen arduradun izendatu du
Ikuskapen Zerbitzuko zuzendari ohia, azken urteetako mozketa
galgarrietan erantzukizun larria izan duena, alegia.
Ez gaude batere ados erabaki horrekin eta eskatzen dugu berehala
atzera botatzea izendapena. Hezkuntzako langile funtzionarioen artean
badira asko eta asko hagitz ongi jantziak lan horretarako. Utikan aurreko
gobernuen erabaki lazgarrietan zain eta muin parte hartu dutenak!

steilasen komunikatua JR Elorzen izendapenaren aurrean