ESK eta steilas sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren 2016ko aurrekontuak kritikatzen dituzte eta bat egiten dute abenduaren 3 eta 23rako deitutako mobilizazioekin

Abenduaren 3an, osteguna, Eusko Jaurlaritzaren 2016ko aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozk151201 aurrekontuak jende-kateaatuko dira Legebiltzarrean

Iragarritako EAJ eta PSEren arteko paktuari esker, aurrekontuek aurreneko fase hau pasatuko dute eta, beraz, datorren abenduaren 23an eztabaidatu eta bozkatuko dira zatikako zuzenketak. Ondo lotuta dena, 2016ko aurrekontuek ez dira lagungarri izango EAEko langileek bizi dugun jendarte-larrialdiari aurre egiteko. Zorraren ordainketari lehentasun osoa ematen diote eta, erreforma fiskalik egin gabe eta azken urteetan ezarritako murrizketak bere horretan mantenduz, ez dira, inolaz ere, behar ditugun aurrekontuak.

Horregatik, ESK eta steilas sindikatuek jendarte beharretatik urrun dauden aurrekontuak errefusatzen ditugu eta bat egiten dugu Jendarte-bazterkeriaren aurkako Plataformek eta Pertsona Langabetuen Batzarrek
deitutako mobilizazioekin – abenduaren 3an Bilbon eta 23an Gasteizen-

Euskal Herria, 2015eko abenduaren 1ean.

@ESKsindikatua @steeilas

ESK STEILAS AURREKONTUAK EUS