-
Puntuazio araudi berria orain artekoaren berdina da. Ikastetxeak ematen duen puntua erabakiorra izango da.
-
Matrikulaziorako leihatila bakarra ipiniko balu administrazioak, oso lagungarria izango litzateke
-
STEILAS sindikatuak salatzen du Hezkuntza Sailak iruzur honi ez heltzea.
Matrikulazio garaia laster irekiko da da eta Hezkuntza Sailburuaren jarrera baikorraren harira, STEILAS sindikatuak zera argitu nahi du:
- Puntuazio araudi berria orain artekoaren berdina da, puntuak proportzionalki jeisten baitira. Ikastetxe bakoitzak ematen duen puntua erabakiorra izango da, eta, bere horretan mantentzen den bitartean, oso modu zorrotzean egin beharko dio administrazioak jarraipena.
- Onarpen prozesuan ikastetxeek erabiltzen dituzten baztertze metodoen jatorria, araudian baino gehiago prozeduran dago. Frogatu izan da ikastetxeak onartu nahi ez dituen familiei beste ikastetxe batzuetara joateko “gonbitea” luzatzen zaiela.
- Itundutako ikastetxeek epe ofiziletik kanpo egiten dituzten “ aurrematrikulazioak” ere salatu nahi ditugu. Matrikulaziorako leihatila bakarra ipiniko balu administrazioak, oso lagungarria izango litzateke.
- Kuotak legez kanpokoak dira. Ikastetxe itundu askotako webgunetan ikusgarri daude eta administrazioak ez du gai honen inguruan erabakirik hartzen.
- Haurreskola pribatuetan eta ikastetxe itunduetako 0-2 etaparen matrikulazioaren kudeaketa segregazioari ateak irekitze bide garrantzitsuenetakoa da.
- Erlijio katolikoa gure hezkuntza sistemako ikastexeen %30 inposatzen zaie matrikula bertan egin nahi duten familiei. Halaber, ikastetxe hauetatik kanporatuak dira matrikulaziorako izen emate orrian bertan jasotako beste aukera erlijioso batzuk edo hezkuntza laikoa aukeratzen duten familiak.
- Zenbait ikastetxek ratio maximoa gainditzen dute matrikulazioaldian, ikasturtean zehar ikasle berrien sarrera saihesteko asmoz.
Administrazioan ematen den iruzur handienaren aurrean gaude eta Hezkuntza Sailak, horren jakitun izan arren, ez dio gai honi heldu nahi. Arazo honi (matrikulazio garaian sare pribatuaren pribilegiozko egoera) errotik heltzen ez zaion bitartean STEILAS sindikatuak prozedura hauek modu gogorrean salatzen jarraituko du.
Leave A Comment