Pobreziarik gabeko Herri baten alde

Adierazpen hau sinatzen dugun erakunde, talde, sare, eta sindikatuek 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, aldatzeko prozesuaz gure kezkak adierazi nahi ditugu.

Egungo jendarteak dituen erronka nagusiek zerikusia dute, batez ere, etorkizunerako  nahi dugun gizarte ereduarekin. Gure jendarte eredua eraikitzeko gakoetako bat da ezarriko dugun prestazio sistema. Egingo dugun inbertsio mailak erabakiko du jendarte kohesionatua , hiritar guztientzako ongizate maila handiko gizartea izango dugun edo jendarte apurtua, zeinetan pertsona batzuk bizitza kalitate handia izango duten ( ordain dezaketenek) eta gehiengoak baldintza duinik gabe bizi iraungo duten.

Duela hamarkada batzuk euskal jendarteak pobrezia eta bazterketa sozialari eutsi zion. Bi helburu nagusi zituen legea onartu zen: pobrezian bizi ziren pertsonen gutxieneko diru-sarrerak bermatzea, eta hauek  gizarteratzea, horrela Euskadi jendarte kohesionatua izan dadin lagunduz.

Bi helburu nagusi horiek diseinatzen ari den erreforman sendotu behar dira. Egun, Euskal jendarteak lege bat behar du:

  • Pobreziarekin amaitzeko, bizitza duina izateko eta gizarteratzeko diru sarrera nahikoa bermatuz.
  •  Bazterkeria sozialarekin amaitzeko, pertsona guztiak gizarteratzeko mekanismoak ezarriz.

POBREZIAREKIN AMAITU

Eusko Jaurlaritzak egindako “2016ko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta”ren arabera pobrezia arriskuan dauden 60.000 pertsonek ez dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen eta beste 63.000k jaso arren ez dute pobrezia atzean uzten.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren xedeetako bat egoera iraultzea litzateke:  pobrezia arriskuan dagoen pertsonarik ez geratzea DsBE lortu barik eta DsBE jasotzen duen pertsona pobrerik ez izatea.

BAZTERKERIA SOZIALAREKIN AMAITZEA

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legearen Erreformaren beste helburuetako bat da pertsona guztien benetako gizarteratzea bermatzea, enplegua izan ala ez. Egungo lan merkatueran egoera txarraren ondorioz, populazioaren %12 langabea da. Bestetik DsBE hartzaileen %20 lanean ari da, baina baldintza prekarioetan, eta agerian geratzen da enpleguak ez duela pobre izateari uztea bermatzen. Lege honek, beraz, gizarteratzea eskubide gisa jaso behar du.

Laburbilduz, bizitza libre eta autonomoa lortzeko prestazioak ahalik eta pertsona gehienei  bermatu behar zaie, eta kudeaketa sistema bizkor, garden eta bermatzailea izango duen lege baten alde egiten dugu.

Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarreko taldeei eskatzen diegu Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legearen Erreforma aipatu hausnarketatik abiatzea.
Posiblea delako eta behar dugulako, pobreziarik gabe eta bazterketarik gabeko herria nahi dugulako

Eragile Sinatzaileen Zerrenda

Agiantza Elkartea
Agifes
Agintzari
AHT Gelditu Elkarlana
Alboan
Alkar Biziz SLU
AmiArte
Arabako Pentsionistak Lanean
Argilan – ESK
Argitan
Asociación Bidesari
Asociación Comunidades de Itaka – Fraternidad Escolapia
Asociación cultural deportiva Radix2
Asociación de apoyo al proyecto Fiare
Asociación de jubilados y pensionistas por la Democracia-DEPE
Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia
Asociación Erroak
Asociación Goiztiri
Asociación Hogar Alavés
Asociación Kidenda
Asociación ONG para la Educación y la Cultura
Baietz Basauri!
Beraiki 99
Berezi 99
Berjantzi S. Coop.
Berri – Otxoak
Bidegintza Coop.
Bilgune Feminista
Bizilur
Bizitegi
Bizkaisida
Brujas y diversas
Butroi Bizirik en Transición
Caritas Bizkaia
CCOO de Euskadi
CEAR – Euskadi
CGT
CNT
Coordinadora de ONGDs de Euskadi
Danok Lan
Desazkundea
EAPN Euskadi
Economistas sin Fronteras Euskadi
Educadores de calle Campillo
Eguzki
Ekain Sarea
Ekoizan, S.L
Ekologistak Martxan
Ekorropa S. Coop.
Elkarbanatuz
Elkartzen
Emaus Bilbao Soc. Coop. IS
ESK
Eureka Soluciones Adaptadas, S. Coop
Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao
Fundación Adsis
Fundación Aldauri
Fundación Beti Gizartean
Fundación Ede
Fundación Etorkintza
Fundación Fondo Formación
Fundación Gizakia
Fundación Lagungo
Fundación Secretariado Gitano
Gaztaroa Sartu
Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak
Gizatea
Goilurra
Hala Bedi Irratia
Harresiak Apurtuz
Hazlan Irun
Hermandad Obrera de Acción Católica
Hirekin
Hurkoa Fundazioa
Ikatzbizi, SL
INCYDE – Iniciativas de Cooperación y Desarrollo
Itaka-Escolapios
Iturritek, S.L
Izangai Elkartea
Izarza, S.L
Kakitzat Koordinadora Antimilitarista
Keima Animazioa, S.L
Komite Internazionalistak
Koopera Ambiente S. Coop.
Koopera Serv. Ambientales S. Coop.
Koopera Servicios Sociales y Formación S. Coop. (Lanberri)
Koordinadora de grupos de BLVSFZ
KPR Consulting S. Coop.
LAB
Laiatzen, S.L
Lapiko catering
MDMA Lesbiana Taldetik
Médicos del Mundo
Mugarik Gabe
Mujeres del Mundo – Munduko emakumeak
No + precariedad
Oldberri S. Coop.
Osalde – Asociación por el Derecho a la Salud
PAH Bizkaia – Kaleratzerik ez!
Pastoral Obrera – Lan Mundua
Pentsionistak Martxan Bizkaia
Peñascal S. Coop
Plataforma contra la criminalización y la ley mordaza
Posada de los Abrazos/Besarkatuz
Reciclanet
Reas Euskadi
Red de Decrecimiento y Buen Vivir
Red Social Koopera
Sartu Álava
Sartu Taldea
Servicios de Hostelería Peñascal, S:L
Setem Hego Haizea
SODePAZ
Sare Lesbianista Taldeak
Sokaire
Sortarazi
SOS Racismo
STEILAS
Suspergintza
Suspertu
Tinko Garbiketak, SL
UGT Euskadi
USO
Zabaltzen Sartu
Zaintzalan S. Coop.
Zubietxe
Zurtek, S.L
15M Bizkaia

2018-03-16T11:18:35+00:002018 martxoa 16 |Albisteak, Jendarte mugimenduak|

Leave A Comment