Prentsa Oharra: Pentsio publiko duinen alde

PENTSIO PUBLIKO DUINEN ALDE

Azken aldi honetan Euskal Herriko pentsionistak pentsioa publiko duinen alde mobilizazio ugari eta arrakastatsuak bultzazen ari dira.

STEILASek betidanik babestu pentsiodun guztiek pentsio duinak izan dezaten aldarria. Horrela, bat egin zuen Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurkeztu zuten “Pentsio Publiko Duinak “ Herri Ekimen Legegilearekin.

Pentsionistek eman duten urratsa oso garrantzitsua da kalera atera dutelako pentsio duina bermatzearen beharra. Honek horrenbeste urtetako lanaren ondoren duintasunez bizitzea ahalbidetuko lieke eta pobrezian eta hilabete amaiera ezin iritsirik egotea eragotziko luke.

Horregatik guztiagatik, STEILASek bat egiten du Euskal Herriko pentsionisten aldarriekin eta dei egiten diegu steilaskide eta, oro har, euskal herritar guztiei parte har dezaten bihar, martxoak 17, hiriburuetan izango diren manifestazioaetan eta hemendik aurrera antolatuko diren mobilizazio guztietan.

2018-04-25T12:10:29+00:002018 martxoa 16 |Albisteak, Jendarte mugimenduak, Prentsa Oharrak|

Leave A Comment