Apirilak 28 Lan Osasun eta Segurtasunaren nazioarteko eguna

Apirilak 28 – Segurtasun eta lan osasunaren Nazioarteko Eguna-
Gaur, apirilak 26, ESK eta STEILASeko ordezkariak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lantokietan prebentziorako
inbertsio handiago, administrazioen esku hartze handiago eta legea betetzen ez duten enpresei zigor gehiago exijitzeko kalera aterako gara .

Euskadiko Patronal erakundeen egoitzen aurrean elkarretaratzeak burutuko ditugu eta osasunaren eta segurtasunaren inguruko gure analisiak jasotzen dituen idazkia helarazi diegu.

Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak argi adierazten du “ Langileek eskubidea dute, laneko segurtasun eta osasun-arloan benetako babesa izateko eta eskubide horrek enpresaburuarentzat dakar langileak lan-arriskuetatik babesteko eginbeharra” . 2017an plazaratutako datuen arabera ( 53 hildako, 258 istripu larrio…), nork esan dezake enpresaburuek legea betetzen ari direla?

Istripu hitza zoriari lotuta badago ere gure ustetan gehienak ez daude ustekabeari lotuta, utzikeria, inbertsio eza eta patronalen arduragabekeriari baizik.

ESK eta STEILASek Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzea eta dagokion erantzukizuna beregana dezaten exijitzen diegu; hau da langileak erabili eta botatzeko moduko merkantziatzat hartzea utz diezaioten, eta euren langileen segurtasun eta lan osasunari ekiterakoan irizpide ekonomizista hutsak bazter ditzaten.

 

2018-05-10T23:20:50+00:002018 apirila 24 |Lan osasuna|

Utzi iruzkizun bat