BORROKAK LOTUZ, SISTEMA IRAULI
Badago , horrela saldu dutelako, krisia aspaldiko kontua dela pentsatzen duenik. Botorearen morroi diren komunikabideak ezer galdu ez dutenen errekuperazioaz behin eta berriz ari dira. Guretzat berriz, “errekuperazioa” prekariazazioa eta desberdintasunaren sinonimoa da, eta horrexegatik kapitala pozez betea dago.
Sinestarazi izan nahi digute ekonomia errekuperatu dela, langabezia gutxitu egin dela, baina prekariatetaren kontura gutxitu eta borrokaren bitartez lortutako eskubideak direla zinez murriztu direla esatea ahaztu dute. Hortxe dugu Productos Tubulareseko langileen kasua. Enpresaburuek, patrikak dibidendoez bete eta gero, dirurik ez dagoela diote, eta 157 langile kaleratu nahi zituzten. Alabaina, langileen borrokak bere asmoak zapuztu ditu.
Administrazioak ere ezin ditugu ahaztu. Bere ineteresen araberako negoziazio mahaiak antolatzen dituzte, irizpide neoliberalak aplikatuz, publikoa suntsitzeko irizpideak erabilitzen dituzte eta hezkuntza publikoaren 2 ikasturteko gatazka horren adibidea dugu.
Duela astebete Bangladesheko ehun lantegia batean 1300 langileen heriotzaren urtemuga bete da. Horrexegatik, ezin ditugu ahaztu bere bizitza galdu duten langileak ezta bizitza duina izateko itsasoan edo mugetan hiltzen direnak
Errekuperazioa egon badago, baina jakin badakigu behin behinekotasuna, lan sari miserableak, aldekiotasuna, lan istripuak, emakumeek pairatzen dugun desberdintasuna eta lan sarien arrakal, ezegonkortasuna, azpikontratazioa… direla errekuperatu duguna. Horixe da langile enplegudunok berreskuratu duguna: prekatrietatea eta eskubideen galera.
Eskubideen galera diogu, baina badira ere eskubiderik ez duten langileak, langiletzat hartzen ez direnak, era irregularrean lan egiten dutenak edota , etxeko langileen kasuan bezala, bigarren mailakotzat hartzen direnak.
Lana izatea ez da enplegua izatea; lana, batez ere emakumeok, soberan dugu. Guk behar duguna kalitatezko enplegua eta lan baldintza duinak dira
Prekarietatea lan eremutik harago doa, esparru guztiak biltzen ditu. Lan esperrurik kanpo “berreskuratzerik” ere izan dugu. Bereskuratu ditugu zentsura, inposaketak, mehatxuak, jendarte babes eza… ezin dugu ahaztu mozal legepean egun berean liburu bat bahitu, artelana erretiratu era rapero bat kartzeleratu duen estau batean bizi garela
Baina , inoiz galdu ez genituen borrokatzeko grina eta guztiontzako jendartea erauikitzeko gogoak ere berreskuratu ditugu.
Udaberria aurretaurik heldu zen eta Martxoaren 8an Bilboko kaleak morez busti zituen; emakumeok demostrau genuen badugula zer esanik eta zapaldu egiten gaituen eta eskubide osoko pertsonak izatea galerazten digun sitema kapitalista eta heteropatriarkal honetaz gogaituta gaudela . Gure borroka feminista behar du izan
Norbaitek langileon haserrealdiaz zalantzarik bazuen, martxoaren 17an gure pentsionisten emakumeei erreleboa hartu zieten. Argi eta garbi aldarrikatu zuten nahikoa dela eta ez daudela besterik jasateko prest.
Pertsonen, pertsona guztien bizitza eta euren ongi izatea erdigunean jartzeko garaia da, bere mozkinen atzaparretatik, bere enpresa interesetik eta bere “ berreskuratze”tik urrun. Kaleak betetzen eta mobilizatzen jarraitu behar dugu; bere eredu ekonomiko eta soziala ez dugula behar ezta nahi ere jabe daitezen.
Gora langileon borroka!
Borroka da bide bakarra !!
ESK- CGT – STEILAS
Leave A Comment