2017-2018KO AZKEN MAHAI NEGOZIATZAILEA

Osteguna uztailak 12an, ikasturte honetako Haurreskolak partzuergoko azken mahai negozitzailea izan genuen. Landutako gaiak, uztaileko egoera, esleipenak eta txanda egunen prozedura izan ziran. Aurten matrikulazio eskasaren ondorioz hainbat haurreskola itxi (Erribera beitia, Erriberagoitia, Arrankudiaga, Busturia, Ibarrangelua, Beizama, Gabiria, Larraul, Zerein) egiten dira, eta besteetan matrikulazioa ez dira hain urgariak izan.

-Uztaileko esleipenak: ikasturte honetan esleipen mota bi daude:
I. LEP berriak hartzeko, errelebo kontratua eta ordezkapen sindikala ordezkatzeko.
II.Desplazatuak bezala deituak izateko.

Datorren ikasturterako enpresak mugimenduak ekiditu nahian, ratios gain mantenduko ditu eta hezitzaile bakarra dagoen haurreskola batzuetan jardun erdia gehituko duela adierazi zuen. Honez gain, hezitzaileak desplamenduetara deituak izateko irizpideak, matrikulazio datuakin lotura izango dutela esan zuen. STEILASek haurreskola guztietarako, ratio irizpide bateratua izatea eskatu du, berriz ere,

Aurtengo esleipenak uztailak 24an izango dira biak goizez (ikusi egutegia
http://steilas.eus/files/2018/07/2018-07-13-esleipen-EGUTEGIA-1.pdf )

Plaza berriak hartzeko esleipenetan irailak 1ean erabilgarri egongo diren hezitzaileek izango dute aukera partehartzera; Honez gain ordezkapen kontratua duenak edo LEPartekoa duen edonork, uko egiteko aukera du, esleipenatan parte hartzeko eskubidea izateko.

Desplazamenduetara deituak diran hezitzaileak, jardun erdian jartzeko aukera izango dute aurten ere, jardun erdiko lanpostuak esleitu ahal izateko.

-Txanda egunen prozedura: azken hilabeteetan partzuergoak txanda egunak kudeatu eta ordezkatzeko izan dituen arazoak direla eta enpresak datorren ikasturtean indarrean sartuko duen prozedura berria aurkeztu digu.Txanda egunak ordezkatzeko Haurreskola bakoitzeko koordinatzaileak urtean hiru epetan bidali beharko du txanda egunak disfrutatu nahi dutenen zerrenda:
– irailaren 15ean: iraila, urria, azaroa eta abenduan disfrutatzeko.
-abenduaren 15ean: urtarrila, otsaila, martxoa eta apirilean disfrutatzeko.
-apirilean 12an: maiatza, ekaina eta uztailean disfrutatzeko.

Aurtengo formazioko 5 orduko, prestakuntza jaso gabe gelditu gara eta Partzuergoak datorren ikasturteko formazio orduetara gehitzea pentsatu du beraz 20018-2019 ikasturtean 55 ordu izango ditugu, kanpoko enpresen bitartez jasoko ditugunak.

2018-07-16 STEILASBERRI 14