PSEk Hezkuntza Lege Berria aurrera eramateko bere babesa agertu dio PNVri eta eta EAJrekin batera segregazioaren kontrako HEL tramitatzearen kontrako txostena egin dute

STEILASek elkarretaratzea egin du PSEren egoitzaren aurrean bi arrazoigatik:

1.- PSEk Hezkuntza Lege Berria aurrera eramateko bere babesa agertu dio PNVri. Hezkuntza Lege berri hau hezkuntza sistema erabat pribatizatzeko behin betiko jauzia izango da, eskola publikoa bigarren mailan utziko du eta, beraz, segregazioa indartuko da.

2.-PSE eta EAJak segregazioaren kontrako HEL tramitatzearen kontrako txostena egin dute, horretarako harrigarriak diren arrazoiak argudiatuz. Sindikatuon eta gobernuaren arteko akordioak behar gehien dituzten ikastetxeetara baliabide gehioago bideratzen ditu. HELak proposatzen duen indizeak, aldiz, ikastetxe itundu pribatuei mugak ezarzten dizkie ditu laguntzak jaso ahal izateko. Bestalde, Hezkuntza Lege berriak segregazioa egoerak gainditzen lagunduko duela baieztatzen duen argudioa ere ulertezina da; eskola inklusiboago baten alde borrokan ari diren eragile guztiak kontra agertu baitira horregatik hain zuzen ere: segregazioaren arazoari ez diolako heltzen.