Datorren igandean, urriak 20, Arrasate, Arexabaleta, Antzuola, Aramaio, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatiko Guraso Elkarteok, Goieskolarekin batera, Jai egun bat antolatu dute Eskoriatzan.

Jaiaren helburua, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa bultzatu eta bereziki Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolaren hezkuntza proiektua aitortzea da.

HASI eta HEZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean, hezkuntza publikoa, hezkuntza sistemaren ardatza dela aktiboki aldarrikatuko dugu. Euskalduna , kalitatezkoa, inklusiboa eta ekitatiboa, STEILASen eskola publikoaren ereduarekin bat datozenak, hain zuzen.

STEILASek bat egiten du Euskal Eskola Publikoaren jaiarekin eta dei egiten du urriaren 20an Eskoriatzan izango den jaialdian parte hartzera.

Geurea Euskal Eskola Publikoa delako denok Eskoriatzara!!

 

Informazio gehiago: http://www.luisezeizalhi.hezkuntza.net/web/guest/debagoieneko-eskola-publikoaren-jaia

 

Bideoa ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=o8BfDsXLwwE