STEILASek bigarren postuari eutsi dio irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan

Lehenik eta behin, gure poza adierazi nahi dugu parte hartzea handitu delako, gutxi bada ere, irakaskuntza ez unibertsitarioko irakaskuntza publikoaren hauteskunde sindikaletan. Pozik gaude STEILASek lortutako emaitzekin ere, beste ordezkari bat lortu baitu, 10etik 11ra igarota, eta bigarren postuari eutsi dio.