Ikasturte hasieran nahasmen handia sortu ohi duen kontua denez, STEILASetik hurrengo
argibideak eman nahi ditugu:

2012. urtean Mariano Rajoyren gobernuak 14/2012 Errege Dekretua atera zuen Hezkuntza Publikoan murrizketak ezartzeko. Gure erkidegoan ordu lektiboen igoerari zegokion murrizketa ekiditea lortu zen,  ikasturte hasierako ebazpenean aldaketa bat eginez (irakastorduei irakaskuntza-ardunaldikoak deituz). Garai hartan eraginkorra izan bazen ere, gaur, nahasmen handia sortzen duen kontzeptua da, bai langileen artean, baita zuzendari eta zenbait kasutan, ikuskarien artean ere.

Lan baldintzak arautzen dituen akoardioan, 33. artikuluan, ezartzen da :

  • Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia beteko dute, ikastetxean eman beharrekoa. Ordu horietatik, gehienez, 23 irakastorduak izango dira (atsedenaldiak barne). Lanaldia goizez eta arratsaldez egingo da, eta arratsalde bat libratuko dute irakasleek prestatzeko, ikastetxeko OOGaren oniritzia lortuz gero.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia egingo dute ikastetxerako, eta 23 ordu  ikastetxean bertan emango dituzte. Batez beste, 17 eskola ordu emango dituzte, eta gehienez 18.  Nolanahi ere, gehienezko 18 orduko dedikazioa aldatzeko aukera izango da, Heziketa Zikloek edo ohiz kanpoko beste egoera berezi jakin batzuek hala eskatzen badute. Egoera horiek behar bezala justifikatu beharko dira.

Gobernuari ikasturte hasierako ebazpena aldatzeko deia egin diogu, baiezkoa jaso dugu eta aldaketaren zain gaude.

Lanaldien inguruko argibide gehiago:
IRAKASELEEN ESKUORRIA