Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen, eta pentsiodunen eremutik harago “planto” egiteko beharra plazaratu zuen.
Duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik euskal herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu genuen prozesu parte hartzaile baten bidez, eta eskubide horien aldeko ekimenak antolatu ditu orduz geroztik. Hala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du pentsiodunen mugimenduak egin duen planteamenduarekin.
Egoera ikusita, beharrezkoa ikusten dugu lan baldintza, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan jauzi bat emateko. Konbentzimendu hirukoitz batek batu gaitu: batetik, pentsioena denon afera da, oraingo pentsiodu- nena nahiz etorkizunekoena; bestetik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da; eta azkenik, eskubide sozialak bermatu behar dira.
Finean, bestelako eredu sozio-produktibo bat eraiki nahi dugu, bizitza er- digunean jartzeko, zaintza eta planetaren jasangarritasunari lehentasu- na emanez. Eredu honen ardatz nagusiak hauek dira: aberastasunaren birbanaketa, sektore publikoaren lidergoa, eskubideen unibertsaltasu- na, jendartearen beharren arabera antolaturiko lurraldeen arteko oreka (lehenengo sektorea, azpiegiturak, merkantzien eta garraio sektorea…)
Honela gauzak, krisiaren aitzakian azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari muga jarri, eta lan baldintza, pentsio eta bizitza duinak bermatuko dituzten neurrien aldeko mobilizazio dinamika abiatzea erabaki dugu.
Datozen hilabeteotan dinamika mobilizatzailea jarriko dugu abian lantokietan eta kalean, pentsiodunen mugimenduarekin hitzartu dugun bezala. Honako mugarri nagusi hauek izango ditu:
? Urriaren 30ean, Eusko Legebiltzarraren aurrean, EAJ eta PSEk Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) murrizteko aurkeztu duten lege proposamena bertan behera uztea eskatzeko elkarretaratzea.
? Azaroaren 16ean, pentsiodunen mugimenduak lau hiriburuetan deitu dituen mobilizazioak.
? Abenduan mobilizazioak antolatuko ditugu, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde.
? Urtarrilaren bigarren hamabostaldian, Greba Orokorra.
Leave A Comment