Eusko Jaurlaritza Hezkuntza sisteman aurrera eramten ari den politika pribatizatzaileek kezka handia eragiten diote STEILASi. Hezkuntza sailak abian jarritako ituntze unibertsaleko politikek, subsidiariotasun egoera batera eraman dute sare publikoa. Gizarte mailan ondorioak nabariak dira, segregazioak gora egiten du egunetik egunera.
Hezkuntza politika honek dakartzan ondorio lazgarriengatik, STEILASetik alarma guztiak piztu ditugu.
Indarrean dagoen lan akordioaren arabera (21. artikulua), Plangintza Batzorde Teknikoa negoziazio organotzat hartuko da plangintzari, eskola-mapari eta haren zonifikazioari, ikastetxeen sarean egindako aldaketei eta hezkuntzaeskaintza osatzeari dagokienez. Artikulu horretan honako hau esaten da: plangintza Batzorde Teknikoak behar bezala funtziona dezan, Hezkuntza Sailak PLEri agindutako zereginak behar bezala garatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia helaraziko dio langileen aldeari.
STEILASetik joan den ikasturteko maiatzetik erreklamatzen dugu batzorde hori berriz elkartu dadila lehen aipatutako gaiak jorratzeko, plangintzari, ituntzeari buruzko datuak eskatzeaz gain.
Sindikatuei eskatutako informazioa ez aurkezteaz gain, negoziatzeari uko egin dio Hezkuntza Sailak.
Horrek guztiak gure hezkuntza sistema pribatizatzen jarraitu ahal izateko estrategiari erantzuten dio. Hori dela eta, Hezkuntza Sailak informazioa ezkutatzen eta negoziazioa ukatzen jarraitzen duen bitartean, STEILASek erabaki du Plangintza Batzorde Teknikora ez dela berriro joango, eta egoera hori iraultzeko beharrezkoak diren mobilizazioei ekiteko prest dagoela adierazi du.
Leave A Comment