Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistema pribatizatzeko duen politikarekin aurrera egiten jarraitzen du. Hezkuntza eskaintzaren planifikazio da horretarako baliatzen duen tresna nagusienetako bat. Hezkuntza eskaintzaren planifikazioak gizarte eragileen partehartzea eta negoziazioa aintzat hartu beharko luke. Irakasleen lan-baldintzak arautzen dituen dekretuak 21. artikuluan zehaztatutakoaren arabera: “Plangintza Batzorde Teknikoak eskumenak izango ditu plangintza-arau orokorretan, eskola-mapan eta haren zonifikazioan, ikastetxe-sarean egiten diren aldaketetan…” eta … “komenigarria da kudeaketa hori partekatua izatea, besteak beste, hezkuntza-komunitatean diharduten gizarte-eragileekin, eta zehazkiago, irakasle-ordezkaritzarekin”.

Errealitatea bestelakoa da, eta Hezkuntza saileko Plangintza Batzorde Teknikoak zenbait administrazio-prozesuei (egonkortasuna, oposaketak…) buruzko informazioa jakinarazi besterik ez du egiten. STEILASek eskola segregazioaren egoera larriaren aurrean eta jaiotza tasaren jaitsiera ikusita, sailak gizarte eragileekin hezkuntza eskaintza zein baldintzetan egiten duen adostu beharko lukeela uste du.

Asko dira sindikatuak Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariari, Eugenio Jimenezi, egindako galderak eta proposamenak, baina erantzunik gabe eta edukiak negoziatu eta adosteko aukerarik gabe jarraitzen dugu.

Hezkuntzak negoziaziatzeko jarrera ezkorra adierazten duen bitartean, STEILASek mobilizazioei eutsiko die eta bileretan parte hartu gabe segituko du.