Nafarroako irakaskuntza publikoan jubilazio garaiari dagokionean egungo egoera azaltzen duen txostena argitaratu berri dugu.

Honekin batera, egungo egoera azaltzeko, Ituna ez betetzeak gai honekin duen harreman zuzena eta ondorio latzak azaldu eta hurrengo urteetako egoeraren berri eman nahi dizuegu, gure aldarriekin batera.

– Funtzionari plaza Nafarroan 2011tik aurrera atera dutenak zein irakasle interinoak ezin izanen dira 60 urtekin jubilatu (2027an 67 urte izanen da jubilatzeko adina).

– ITUNA: 2019-20 ikasturtean jadanik ezarria egon behar zen 60 urteko (edo gehiagokoentzat) ordutegiaren heren bateko murrizketa (osoa kotizatuz) ez da abian jarri. Gainera, 61 urtetik aurrera ordutegia urtez urte gehiago murriztu behar da. Hau dena Hezkuntza Publikoko Itunean jasoa, sinatua eta NAOn argitaratua dago.

– Aldiz, jardunaldi osoan lan ez egiteak eragina dauka erretirorako kotizazioan (kontratu murriztuak hartuz, norberak murriztapena eskatuz).

– Itunpeko Irakaskuntza Pribatuan 61 urtetik aurrera txanda kontratua dute eta ordutegi murrizketa % 75 da. Gurean noiz?

– Itunpeko Irakaskuntza Pribatuan 57 urtetik aurrera irakasle guztiek ordutegi murrizketa dute eta Publikoan oraindik ez.

– 2019-20 ikasturtean 60 urte edo gehiagoko 506 irakasle ari dira lanean. Gehienak emakumezkoak, erretirorik hartu gabe nahiko denbora kotizaturik ez dutelako pentsio osoa jasotzeko.

– STEILASek 60 urteko jubilazioa irakasle guztientzat defendatzen du.

Hezkuntza Departamentuak neurri hauek ikasturte honetan ezarri gabe darrai. Lortu arte borrokan jarraituko dugu, hortaz egunotan beste sindikatuekin batera egiten ari garen Itunaren aldeko mobilizazioen garrantzia.

Jubilazio txostena STEILAS martxoa 2020