2020-5-19 AURREZ AURREKO LANERA BUELTA PROPOSAMENA Haurreskolak Partzuergoak maiatzaren 18an langileoi bidalitako proposamenaren laburpena:

NOIZ

NOR

ORDUTEGIA

BETEBEHARRA

Maiatzaren 25etik aurrera

Koordinatzailea*

9:00-14:00

Materiala jaso

Ekainaren 1etik 8ra

Koordinatzailea eta koordinatzaile ordea*

9:00-14:00

Aurrez aurreko matrikulazioa

Ekainaren 1etik aurrera

Kudeaketa langileak

Txandaka eta jarduna errespetatuz

Aurrez aurreko lana

Ekainaren 8tik aurrera

Hezitzailea taldea

Txandaka eta jarduna errespetatuz

Aurrez aurreko lana

Ekainaren 9tik aurrera

Familiak

Hitzorduarekin

Haurren materiala jasotzeko

*koordinatzaileak edo koordinatzaile ordeak ezingo balute, zozketa bidez erabaki liteke.

Kontziliazio beharrak eta osasun egoera bereziak dituzten langileek aukera izango dute etxetik telelanean jarraitzeko uztaila amaiera arte, hau da egoera normal batean, ikasturtea bukatuko litzatekeen egunera arte

– 14 urte edo gutxiagoko adingabeak euren ardurapean dituztenek:

Bikotekideak: familia liburua aurkeztuz gain, bikotearen laneko ziurtagiri bat bidali beharko digute, esaten duena, bikoteak ezinbestean aurrez aurreko lanera itzuli behar duela. Horrek hezitzaileari aukera emango lioke telelanean jarraitzeko.

Guraso bakarrek automatikoki izango dute familia liburua aurkeztuz.

Zaintza partekatua duten gurasoek, zaintza egokitzen zaien astean guraso bakarrak duen aukera edukiko du. Egoera ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko digu.

– Mendekotasuna onartuta duten bigarren mailara arteko senitartekoek familia liburua eta mendekotasuna egiaztatzeko dagokion foru organoak emandako ziurtagiria aurkeztu behar dute. Kontziliaziorako baimena eskaera beteta eta frogagiriak dagokion helbide elektronikora bidali beharko ditu.

– Osasun egoera bereziko langileak: IMQ Prevención-eko laneko medikuarekin harremanetan jarri behar dira, gaixotasunaren inguruan duten dokumentazio zein informeak bidaliz (diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, hipertentsioa, biriketako gaixotasun kronikoa, immunoeskasia, tratamendu aktiboko fasean dagoen minbizia, haurdunaldia eta 60 urtetik gorakoak patologiadunak). Laneko medikuak baloratu eta erabakiko du langilea aurrez aurreko lanera bueltatu behar den edota telelanean jarraitu behar duen, eta jakinarazpena langileari zein enpresari egingo dio.

Aurrez aurreko lanera bueltatzea denok nahi dugu. Izan ere, aurrez aurreko lana eta haurrei eta familiei arreta zuzena eskaintzea berreskuratu nahi dugu lehenbailehen. Atzo enpresak bidalitako oharrarekin batera segurtasun neurriak zehaztuko dituen prebentzio plana eskura izatea behar dute langileek, berandu baino lehen. Horregatik eskatzen diogu Haurreskolak Partzuergoari ahalik eta azkarren bidali ditzala prebentzio planak bai haurreskoletara bai eta kudeaketa langileei ere.

Geroz eta lehenago jakin zein diren neurri horiek, lehenago egokitu ahal izango gara denok egoera berrira.