BIRKOKAPEN ARAUDIAN, AURRERAPAUSIRIK EZ

Uztailaren 17an Hitzarmena sinatu zenetik, jasota geratu zen bi aldeek konpromisoa hartu genuela abenduko lehen asterako birkokatzeari buruzko akordioa lortzeko.

Hiru hilabete baino gehiago igaro dira, eta bost aste falta direnean adostutako epea amaitzeko, esan dezakegu aurrerapenik ez dagoela. Patronalek, grebaren amaierako akordioan negoziatutako eta hitzarmenean txertatutako edukiak bere gain hartu nahi ez izateaz gain, beste eduki berri batzuk ere sartu nahi dituzte, birkokatzeko prozesua oztopatu edo langile batzuei birkokatzeko eskubidea kendu baino egiten ez dutenak.

Horretarako, beren proposamenen artean, lanpostu hutsak betetzeko eskatzen den titulazioa aldatu nahi dute oraindik ere, enpresak bi urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten hautagaiak aurkeztuz gero, enpresari eman nahi diote lanpostu hutsa esleitzeko ahalmena, edo, are gehiago, kendu egiten diete birkokatzeko eskubidea 0-3ko langileei, hezkuntza-laguntzako espezialistei, AZPkoei, itundu gabeko geletako langileei eta % 100etik beherako kontratu mugagabea duten langileei.

Hitzarmena sinatu zenetik, STEILASek argi utzi du birkokatzeko araudia ezarritako epeetan adostu behar dela, bilerak atzeratu gabe eta irizpide objektiboak errespetatuz. Inolaz ere ez dugu onartuko irizpide berririk, ezta salbuespenik ere, patronalek Administrazioaren laguntzak eskuratu ahal izateko hurrengo birkokatze-prozesuan.