Bizkaian lan egiten duten bankuek beren komisioak 2015ean zuten baliora jaisteko eta bulego itxiak eta jendaurreko ordutegia berreskuratzeko, Bilboko Udalbatzak mozioa eztabaidatuko du.

Azken boladan, banku-komisioek nabarmen egin dute gora. Gainera, bulego asko itxi dute eta aurrez-aurreko eta kutxako zerbitzuak murriztu dituzte.

Antzeko proposamen bat aho batez onartu zen Gasteizko Udalbatzan urtarrilaren 26an, salbu eta orduan bulegoen itxiera eta zerbitzuen murrizketa baino ez zirela landu. Etzi, ostiralean, Gasteizen eztabaidatuko da banku-komisioen igoera. Ondoren, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusietan eta Donostian ere, Bilboko antzeko mozioa eztabaidatuko da.

Espainiako Estatuko bankuak ez dira elkarren artean lehiatzen ari, baizik eta danak batera komisioak igo eta zerbitzuak murrizten ari dira. Estatuko 5 banku handienek merkatuaren % 70 kontrolatzeak hori errazten du; Alemanian, berriz,% 30 baino ez dute, eta gainera 450 alemaniar aurrezki-kutxek bankuek baino osasun hobea dute; hemen ostera kutxak desager arazi zituzten. Errentagarriagoa zaie Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak inoiz ezartzen dizkien isunak ordaintzea.

Gainera, Estatuak ez ditu komisioak mugatzen.

Hiriburuetako udalek eta aldundiek duela mende bat baino gehiago sortu zituzten euskal kutxak. Eta beraien ondorengoak diren izen bereko BBK, Kutxa eta Vital fundazioen berezko patroiak dira. Kutxak bankuekin lehiatu ziren, zerbitzu hobeak eta merkeagoak eskainiz. Horrela, merkatuaren erdia lortu zuten, eta bankuek prezioak jaisten eta zerbitzuak hobetzen behartu zituzten. Ideia horrekin, mozioak KUTXABANKi, kutxen ondorengoa den aldetik, komisioak jaistea eta zerbitzuak berreskuratzea eskaera berezia egiten dio, horren bidez, gainerako bankuek gauza bera egitea behartzeko. Eta horretan laguntzeko, Udalak BBK Fundazioan dituen patronoei, mozioen eskaerak BBKn defendatzeko eskatzen die mozioak.

Kutxabank Publikoa Plataforma