Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest Gara 2021-2022 Plana

Norentzat

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako irakasleentzat eta 0–3 urteko zikloan lan egiten duten irakasleentzat, ziklo horretarako jardueretan.

Eskaera egiteko epeak.

Eskaerak aurkezteko bi epe irekiko dira. Epe bakoitzean, epe horri dagozkion prestakuntza-jardueretarako soilik aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

a) Lehen eskaera-epea:

2021ko uztailean, abuztuan, irailean eta urrian hasten diren jarduerak.

Eskaera egiteko epea: 2021ko maiatzaren17tik ekainaren 4ra arte, biak barne.

b) Bigarren eskaera-epea:

2021ko azarotik 2022ko ekainera bitartean egiten diren jarduerak.

Eskaera egiteko epea: 2021ko irailaren 13tik urriaren 1era arte, biak barne.

Eskaerak aurkeztea

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza Saileko aplikaziora jota, Irakaslegunea atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Epe bakoitzaren barruan, nahi adina prestakuntza-jardueratarako eskaera egin daiteke, eta eskaera-orrian haien lehentasun-ordena adieraziko da.

Prestakuntza-jarduerak

2021-2022 ikasturterako prestakuntza-jardueren zerrenda Hezkuntza Sailaren webgunean kontsulta dezakete:

https://irakaslegunea.euskadi.eus/es/catalogo-formacion

Irakaskuntzan STEILAS!