Dakizunez, 2019an bitarteko langileen gradua kontsolidatzeko eskaerak kudeatzen hasi ginen. Orain arte, EHUk eskaera guztiak ukatzen zituen eta beharrezkoa zen auzibidera jotzea. Bada, UPV/EHUk gradua sendotzeko eskaera horiei emandako azken erantzunak positiboak izan dira.

Horregatik, oraindik gradua kontsolidatzeko eskaerarik egin ez baduzu, edo bere garaian egin eta ezezko erantzuna jaso baduzu, eta bide judizialera jo ez baduzu, gogorarazten dizugu eskaera egin dezakezula.

Gogorarazten dizugu bitarteko langileek honako baldintza hauetako bat bete behar dutela beren gradua finkatu ahal izateko:

– Etenik gabeko bi urte maila bereko plaza batean lanean

– Hiru urte etenaldiekin maila bereko plaza batean lanean

Gradua kontsolidatzearen abantailak honako hauek dira:

-Maila kontsolidatuaren lanpostu-mailako osagarriari eustea, beheragoko mailako lanpostu batean arituz gero.

-Karrerako funtzionario izatea lortu ondoren, zerbitzu-eginkizunen eskabideetan gradua kontsolidatua izateagatik puntuak batu ahal izatea.

 

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.