Gaur abenduak 17, Hezkuntza Sailarekin izan dugun bileran jakinarazi digutenez, Errege Dekretuen aldaketak direla-eta, aurreikusita zegoen 2022ko HH eta LHko EPEa bertan behera gelditu da.
Hala ere, 2024 arteko epean bi motatako EPEak egongo dira. Honen inguruko zehaztapenik ez dugun arren, dirudienez oposaketa-lehiaketa malguagoak eta lehiaketan soilik oinarritutakoak izango dira. Zehaztapen gehiago ditugunean jakinaraziko dizuegu.
Nafarroako EPEa ere bertan behera gelditu da? Eso bakarrik EAEkoa? Edo biak?
2022.urterako aurreikusitako EPE deialdia eten da momentuz eta baliteke aurrera eramatea, edo guztiz gelditu da eta 2023. urterarte ez dadeialdirik izango?
Irakasle asko gara ezjakintasun horretan gaudenok, eta ez dakigu ikasten jarraitu behar dugun edo ez. Deialdirik egon ezean ez dut zentzuzkoa ikusten ikasten jarraitzea, edo egitekotan modu malguagoan egiten jarraitzea litzateke egokiagoa, batez ere, kontuan izanik, gure egunerokotasunean nekez ateratzen dugula denbora ikasteko eta programazioa egiteko eskolan eta etxean lanean gauden bitartean.
Beraz, gustatuko litzaiguke erantzun argi bat jasotzea, non %100-eko ziurtasunarekin deialdirik ez dela egongo argitzen den.