EAJri eta PSEri nazionalitate-baldintza indargabetzea eta bizileku-baldintza ezartzea eskatzen diegu, Europar Batasunetik kanpoko langileek enplegu publikoa gainerako herritarren baldintza berberetan eskuratzeko aukera izan dezaten.

2020ko martxoan, ESK eta STEILAS sindikatuok konfinamendu-hilabete luzeetan bizi izandako egoera salatu genuen, ez baitzuen esperientzia gisa baliorik izan. Hilabete luze horiek agerian utzi zuten gure Zerbitzu Publikoen ahultasuna. Zerbitzu Publiko horiek 2008ko krisiaren ondoren desegiten hasi ziren, bankuak eta enpresa handiak “salbatzera” bideratutako Europako funtsen bidesari bihurtuz.

ESK eta STEILAS-ek Enplegu Publikoaren behin-behinekotasun tasa altuak, eta behin-behinekotasun horrek herritarren zerbitzuaren kalitatean duen eragina salatu dugu, hau pribatizazio gehiagoren ataria delako. Gure zerbitzu publikoak indartuko dituzten ezinbesteko lege-erreformei ekiteko premia azpimarratu dugu. Besterik gabe, bizitza horretan doakigulako. Europar Batasunetik kanpoko langileen kaleratzea

Helburu hori lortzeko ezinbesteko neurria da gure administrazioak behar adina langileekin hornitzea, enplegu publikora baldintza berdinetan iristeko aukera emanez pertsona guztiei. ESK eta STEILAS sindikatuetatik harriduraz hartu genuen joan den udako sainetea; herritartasun-eskakizuna ez edukitzeagatik, Osakidetzan, Europar Batasunetik kanpo zeuden langileak kaleratu zituztenekoa. Egun, egoera hori errepikatu daiteke; izan ere, abenduaren 23ko 30/2021 LEDak berriro irekitzen baitu langile hauek kontratatzeko aukera, gehienez ere 12 hilabetez.

ESK eta STEILASentzat legeri hori diskriminatzailea eta irrazionala da; Gizarte moderno eta integratzailea deritzon honetan, Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadin “inor ez dago soberan”- dioen Inmigrazioaren aldeko Itun bat bultzatu izateaz harro dago. Aldi berean, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektubat aurkeztu du, non, jatorriaren arabera pertsonei baldintza berberetan sartzeko eskubidea mugatzen dion. Soberan al dago norbait gure Zerbitzu Publikoetan?

EAJ eta PSEren konpromisoa

ESK eta STEILASek publikoki eskatzen diegu EAJri eta PSEri argi eta garbi adieraz dezatela lege horren tramiteak dirauen bitartean beharrezkoak diren zuzenketak egingo dituztela; hau da, nazionalitate-baldintza indargabetu, eta enplegu publikoa gainerako herritarren edozein eremutan eta baldintza berberetan eskuratzeko, bizileku-baldintza ezartzea.

Eskubide guztiak, pertsona guztiontzat