2022ko maiatzaren 18an mahai sektoriala bildu da Nafarroan, mahai orokorrera eraman zituzten egonkortze prozesuaren lanpostuen datuak azaltzeko. Hona hemen adierazgarriena:

  • Ez da inongo negoziaziorik izan egonkortu nahi diren lanpostuei buruz.
  • Atzerriko hizkuntza-eskakizunik gabeko lanpostuetarako ere ez zaizkigu eman espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako datuak; horiek emateko eskatu dugu eta berriro adierazi dugu PAI Legearen aurka gaudela.
  • Departamentua saiatu da konbentzitzen atera nahi dituen plazak (414 atzerriko hizkuntzaren eskakizunik gabe eta 352 hizkuntza eskakizunarekin) Estatuko araudiak baimentzen dituen guztiak direla.
  • Informazio gutxi eta lausoa eman digute, eta puntu ilun asko gelditzen dira. Datu horiek guri sinestarazten saiatu dira, kontrastatzeko argibide guztiak izan gabe.
  • Lanpostu bat merezimendu- lehiaketa edo oposizio-lehiaketa bidez ateratzeko prozedura honako hau da:

Egonkortu daitezkeen lanpostu motak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko 20/2021 legearen arabera.

MEREZIMENDU-LEHIAKETA

OPOSIZIO-LEHIAKETA

6. xedapen iragankorra

8. xedapen iragankorra

2.1. artikulua

Ikastetxean, espezialitatean eta hizkuntzan etenik gabeko plazak 2015eko abendutik 2020ko abendura.

Jardunaldi osoko eta ikasturte osorako kontratatutakoak, lanpostu berean egon ez arren eta jardunaldi murrizketak izan badituzte ere.

Gutxienez 3 urtez etenik gabe betetako egiturazko lanpostuak 2020ko abenduaren 31ra arte, eta 2017tik LEPean egin ez diren edo bete ez diren birjarpen lanpostuak.

Aipatu xedapenetan oinarriturik, Departamentuak ondorioztatzen du egiturazko 766 lanpostu egonkortzeko deialdiak baizik ezin dituela egin; hala ere, STEILASek defendatzen du 4.000 inguru deitu daitezkeela, bai hezkuntza sistema publikoak jasaten duen behin-behinekotasun tasagatik, bai LETetan (ATPetan) agertzen den ikasturte osorako lanpostu kopuruagatik. Gainera, hezkuntza itunak etapa guztietan ratioak jaistea aurreikusten du, oraindik gauzatu ez dena, ordezkapenak lehen egunetik eta lanaldia heren bat murriztea 60 urtetik gorako langileei. Horrek eskatuko luke irakasle gehiago behar izatea.

 

DEPARTAMENTUAK LANPOSTUEI BURUZ EGINDAKO PROPOSAMENA