Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza hitzarmena sinatu dute bi erakundeetako medikuek pazienteen mediku historiala elkarbanatzeko. LAB, ELA, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuentzat osasun publikoaren pribatizaziorako beste urrats bat da, eta mediku historialetan esku sartze larria eragingo du, enpresen interesen mesedetan.
Mutualia da EAEko muturik handiena, eta hitzarmenak 421.959 langile ingururi eragingo die. Pentsa daiteke beste mutuek ere bide berari jarraituko dutela. Gure historia mediko osoa ezagutzeko aukera izango duten akordio berri honekin, are zailagoa izango da mutuek behar bezala artatzea, irizpide medikoak irizpide ekonomizisten aurretik jarriz.
Sindikatuek urteak daramatzate mutualitateen jardunbide txarrak salatzen, kontingentzia bat lan kontingentzia gisa onartzerakoan, esaterako, edo behar bezala sendatzeko beharrezkoakoak diren baja egunak ezartzerakoan.
Mutualitateak hasiera batean enpresa elkarteen langileen kontingentzia profesionalak kudeatzeko sortu ziren; elkarte patronal pribatuak dira. 1996tik aurrera, Madrilgo gobernuak eskumen handiagoak ematen hasi zitzaizkien. 2015eko erreformarekin, Gizarte Segurantzaren Mutua laguntzaile izatera igaro ziren, eskumen handiagoak bereganatuz eta, ondorioz, botere handiagoa izanik, hala nola kontingentzia arruntetako prestazioaren kudeaketa, haurdunaldiko edo edoskitzaroko arrisku prestazioa, edo langileen jardun prestazioa, besteak beste. 2014an, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren erreformaren bidez, historia klinikorako sarbidea ireki zitzaien mutualitateetako profesionalei, baina, azkenean, Datuak Babesteko Legeak eragotzi egin zuen.
Hala ere, Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute pasa den astean, osasun sistema publikoko datu medikoak eskuratzeko, teorian pazienteen berariazko baimenarekin.
Hitzarmen horrek botere handiagoa emango dio Mutualiari, eta datu medikoen konfidentzialtasunerako eskubidea urratuko du. Gainera, osasun sistema publikoan pazientearen eta medikuaren arteko harremana larriki kaltetu dezake; izan ere, baliteke beren historian arreta edo kalteak agertzea nahi ez izatea, eta, ondorioz, beren lan bizitzan aurka erabil daitezke.
Leave A Comment