Gaur inauguratu da BAT, Bizkaia Dorreko Nazioarteko Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa. “Guztion artean enpresa transnazionalen I+G+b politikak ordaintzera behartuko gaituen zentroa.

 

BAT zentroak 26,5 milioi euroko kostua izan du herritarrentzat, lehen lizitazioa hutsik geratu ondoren aurreikusitakoa baino 10 milioi euro gehiago, horrez gain, enpresa handiek inbertsio-funtsen aldeko erreforma fiskala eskatu dute.

Enpresa handiei mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkie BATek: diru-laguntzak, zerga-beherapenak, espazioak, ekipamendua, banakako arreta. Lortzen duten edozein berrikuntzak ez duela inolako etekinik izango diru-kutxa publikoetarako.

Bizi dugun une historikoan egonda ere, BATek ez du inolako konpromiso ekologikorik, sozialik eta/edo laboralik hartzen bertan parte hartzen duten enpresentzat, benetako alfonbra gorria baita haien interesentzat.

BAT Euskal Autonimi Erkidegoan jarduten duten enpresa handien zerbitzura jartzen da erabat, enpresa txiki eta ertainak eta bestelako enpresak erabat kaltetuz.

Gainera, BAT Silicon Valley bezalako esperientziak parekatzen saiatzen da, baina herren jaiotzen delarik, izan ere, bakarrik botere korporatiboa kontuan izango baitu, gure unibertsitate publiko prekarizatuak rol aktiborik izango ez duela. Litekeena da proiektuak porrot egitea.

BAT, azken batean, APP tipikoa da: botere publikoak funtsak eta arriskuak jarriko ditu, botere korporatiboak bere I+G+b garatzeko zerbitzuak  inolako ordainik gabe jasotzeko, oso bideragarria ez den proiektu baten alde. Hau da “Bizkaiko Itsasargia”.

EUSKAL HERRIAK KAPITALARI PLANTO!