Nagore Landa, STEILAS sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu du Euskadi Irratiak, Hezkuntza Ituna dela eta.
Azaldu duenez, Hezkuntza Sailak ez ditu sindikatu eta eragileen ekarpenak kontuan izan. Legeak eskola publikoaren aldeko aposturik egiten ez duela azpimarratu du, eta ez diola segregazioaren arazoari aurre egiten.
Horrez gain, adierazi du gaztelera eta ingeles maila hobetzea kaltegarria dela euskararentzat, D ereduko ikasle bat ikasgaien % 80 euskaraz izatetik % 66 izatera igaroko litzatekeelako.
Leave A Comment