Espainiako gobernuak, CCOO eta UGT estatuko sindikatu nagusien oniritziarekin, 2022, 2023 eta 2024 urteetarako langile publikoen soldatak igotzea onartu du. Igoera horrek eros-ahalmenaren galera progresiboa ia %20koa izatea dakar, 2010etik geroztik. Era berean, KPIarekin bat datozen eta azken urteotan jaso ez diren zenbatekoetan eragina dute.

STEILAS eta ESK sindikatuek argi daukagu langile publikoen soldatak eguneratzeko garaia dela, bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunen prezioa igotzen den moduan. Kezka handiz ikusten dugu porposamenik eza, gutxien dutenek eta gehien kobratzen dutenek neurri berean jasan ditzaten bizitzaren garestitzearen ondorioak. Bada garaia mekanismoak proposatzeko, hala nola igoera portzentual linealak, handitu beharreko soldata-masa osoaren zati bat guztiei berdin ordain dakien. Zerga-sistema progresiboa defendatzen dugu, baita soldata-igoerak birbanatzeko aplikazioa ere, diru-sarrera txikienak dituzten langileak konpentsatzeko.

PSE, Elkarrekin Podemos, EAJ, -Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek Madrilgo kontuak onartu eta Hego Euskal Herriko erakunde handi guztietan gobernatzen dute. Horietako batzuetan, historiako gobernu aurrerakoienak aipatzen dituzte, eta beste batzuetan, berriz, abertzaleenak eta autogobernuaren defendatzaileenak. Argi dagoena da denek baliatzen dituztela gizartearen aurkako legeak, eta erosahalmenaren galera eragiten dutela zerbitzu publikoei eusten dieten langileen artean.

Aitzakia gehiagorik ez, norabidea aldatzeko ordua da. Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalari entzuteko unea da, baita langile publikoen eros-ahalmena bermatzen ez duen eta berriztapen-tasak ezabatzen ez dituen edozein aurrekontu baztertzeko unea ere, tasa horiek beharrezkoa den enplegu publikoaren sorrera mugatzen jarraitzen baitute.

Gobernuak, enplegu publikoa sortu beharrean, zerbitzuen pribatizazioa sustatzen du, lankidetza publiko-pribatua edo sistema publiko komunitarioen defentsa bezalako formulen bidez. Mariano Rajoyren Alderdi Popularrak onartutako lege bidegabeak baliatzen dituzte, hala nola Espainiako ekonomiaren desindexazioarena, negoziazio kolektiborako eskubidea mugatzeko (baita funtzio publikoan baino prekarietate handiagoa jasaten duten kontratuetan ere).

Horregatik guztiagatik, STEILAS eta ESK sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu datorren ostegunean, azaroak 17, 10:15ean, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Bertan, gure hausnarketa eta politikak aldatzeko eskaera helaraziko diegu PSEko, Elkarrekin Podemoseko, EAJko eta EH Bilduko talde politikoei.