ERROMATAR DESFILE BUKAERA ALEGATOA
TEMATI URRATSEZ URRATS BIDEGABEKERIA GELDITU ARTE
Nafarroan 71 milioi euro, hain zuzen ere, datorren urteko aurrekontuetan. Bitartean, gero eta jende gehiago langabezian eta etxegabe gelditzeko arriskupean, gero eta aukera gehiago lan istripuetarako, gero eta gabezia gehiago osasunean eta kulturan, eta gero eta arrisku handiagoa txirotasun energetikoa sufritzeko. Ez al da hau gutaz aurpegira barre egitea?
Erromatarrek lan esklabo baliatu zuten galtzadak eraikitzeko eta Baskoien lurretako urrea eta zilarra meatzetatik erauzteko. Horrela, herri basatiak zibilizatzeko aitzakipean, Erromako Inperioa egonkortu eta zabaldu zuten. Dena zen zilegi, zibilizazioaren izenean. Abya Yalaren konkistan ere, jatorrizko herriak atzerapenetatik ateratzeko aitzakia baliatu zuten konkistadoreek sekulako harpilatze eta genozidioa burutzeko.
Gaur egun, enpresa eraikitzaileen, multinazionalen eta agintari politikoen inperioaren menpean bizi gara langileok. Kapitalismoaren inperioaren menpe, hain zuzen ere. “Zibilizazio” hitza ordez “progresoa” erabiltzen dute gaur egun, han eta hemen: totem hori baliatzen dute bizitzaren oinarriak suntsitzeko, eta jasangaitza den eredua indarrez ezartzeko.
Nafarroan eraikitzen ari diren AHTaren lanetara joateko gonbitea luzatzen dizuegu: hor ikusiko duzue zenbat hektarea lur mugitzen, okupatzen, antzuten eta basamortutzen dituzten. Kalte hau ez da bakarra: nafar ubideak, termikoek, makro etxaldeek, parke eoliko eta fotoboltaikoek, eta transgenikoek ere kaltetzen dituzte lurra, ura eta arnasa eredu industrial bidegabea indartu bitartean.
Inperio kapitalistarentzat ona dena, bizidun gehienontzat txarra da. Bizidunontzat ona dena ordea
kapitalismoak ez du maite. Bizidunen bizigune diren ekosistemak eta komunitateak etengabe suntsitzen ditu ezinezko egin asmoz. Ez dute lortuko. Gaur eman dugun pausu bakoitza bizitzaren alde eta belaunaldi gazteek beharrezko duten natura eder eta bioanitzaren alde eman dugu. Jarrai dezagun bide honetan elkarrekin AHTa bezalako bidegabekeriak desagertarazi arte.
AHTaren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT
Leave A Comment