Zibersteilas 11 – EUS Lan baldintza duinak behar ditugu

Arazoak tenperaturarekin

Duela urte batzuk iragarritako gertaera da egun bizi dugun krisi-energetikoa. Gure ikertzaileek eta zientifikoek ohartarazi gintuzten, baina politikoki ez da ezer egin. Ebidentziak aurrean izan arren, azken urte hauetan ez da energia-eraginkortasun handiagoko eredu batetarako transtsizio egokia egitera ezer bideratu. Hala, bat-batean, inolako planifikaziorik egin gabe energia-kontsumoa murriztera behartzen duen Gerentziaren ebazpena jaso genuen. Neguaren erdia igaro da jada, baina oraindik funtzionamendu berrira ondo egokitzeko probak egiten jarraitzen dugu. Lanpostu batzuetan ezinezkoa da lan egitea, Unibertsitateko hainbat eremutan ez baita lanerako legala den tenperatura lortzen.

Prebentzio Zerbitzuari, Gerentziari eta Arkitektura eta Obra Zerbitzuari (SAO) galdetu ondoren, energia-murrizketa ezarri baino lehenago ere arazoak zeudela onartu dute. Egiturazkoak diren arazoak ezingo dira negu honetan zuzendu, hala, momentuz, eta urriaren 13ko ebazpenak eskatzen zituen ustezko eraginkortasun- eta segurtasun-arrazoiak kontuan hartu gabe, erradiadore elektrikoak erabiliz konpontzen ari dira arazoa. Dakizuenez, lanpostuko tenperaturarekin lotutako erreklamazioak biltzen ari gara STEILASen. Beraz, legeak adierazten duen tenperatura baino baxuagoa (17°C bulegoetan eta jarduera fisikorik gabe) pairatzen duzuenok, irtenbide iragankor bat eskatzera animatzen zaituztegu; laguntzako erradiadore elektriko bat.

Osorik irakurri