Patronalen aldetik langileok negoziazio kolektiboan pairatzen ari garen eskubideak kentzeko erasoez gain, akreditazio digitalaren inposizioak eta nomina negatiboen
adrebeskeriak muturrera eraman dute langileon egonezina.

Patronalek negoziazio kolektiboa eraman duten noraezeak nahikoa da “per se” Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileen ezinegona amaigabea izan dadin.

Gainera, patronalen jarrera ez negoziatzaileak ordainketa eskuordetuaren taulek Hitzarmenekoak gainditzea eragin du. Orain, ikastetxeetako zuzendaritzen asmoa langileek ordainketa eskuordetuaren bidez sartutako kopuruen zati bat itzultzea da. Gogoratu azken urteetan eros-ahalmen beherakada izugarria pairatzen ari garela. STEILAS itzulketa horien
kontra dago, eta ikastetxeei zenbateko horiek guztiak “hitzarmenaren kontura” jasotzeko eta etorkizuneko soldata-igoeretatik deskontatzeko exijitu nahi die.

Hala ere, arrazoiak ez dira hemen amaitzen, eta STEILASek salatu nahi du Curriculum baten zirriborroaren gainean lanean jarraitzen dugula inolako prestakuntzarik jaso gabe, eta, hala
ere, inposatutako formazio digital bat egitera behartu gaituztela, haren egokitasunari buruzko gure iritzirik kontsultatu gabe eta prestakuntzak berak irakasleei eragiten dien laneko estresa
kontuan hartu gabe. Ezer irakasten ez duen formazioa egitera behartuta sentitzeak burnout sindromea, osasun mentalak okerrera egitea eta, kasurik onenean, ondoeza eragiten baitu.