Kristau Eskola eta AICE-IZEA Patronalek ez dute ezer negoziatu nahi, ezta 2021, 2022 eta 2023ko soldata-igoerak ere. Bitartean, Hezkuntza Sailak % 2,5 igo ditu
ordainketa eskuordetuaren 2023ko taulak.

Hezkuntza Sailak, aldebakarrez, % 2,5eko igoera aplikatu die ordainketa eskuordetuaren soldata-taulei 2023rako, hitzarmenekoak gainditu arren. Hori aurreko gatazka luze eta
gogorraren amaieran baino ez zen gertatu. Badirudi aurrekariak errepikatu egiten direla eta Sailak, ulergaitza den arduragabekeriaz, salbuespenez aplikatu zuen neurria betikotu duela,
egoeraren larritasuna argi eta garbi utziz: patronalek ez negoziazio-jarrerari eusten diote.

Gainera, ehuneko hori nominetan partzialki aplikatuko da, tutoretza-plusa baztertzen baitu eta HH eta LHko antzinatasunari soilik apenas eragiten baitio. Ez gaitzaten engainatu,
apurrak dira. 2021,2022ko eta 2023ko soldata-igoerak negoziatu gabe daude eta datu bat gehiago: langileok azken bi urteetan metatutako KPIaren % 11 baino gehiagoko
igoera jasaten ari gara; itunpeko ikastetxeek, berriz, % 11 baino gehiago ere handitu dute finantzazioa modulu ekonomikoaren bidez aldi horretan.

STEILASek berriro salatu nahi du negoziazio kolektiboa deslegitimatzea ez dela bidea. Gainera, onartezinak dira moduak, igoera kaskarra eta sektoreko langileen soldatetan
aplikazio partziala.