Kaixo Martxalariak!

Datorren apirilaren 24an, GERREN ETA MUGEN INDUSTRIAREN AURKAKO ELKARTASUN FEMINISTAREN JARDUNALDIRA gonbidatzen dugu!

10 urte bete dira Bangladeshko Rana Plaza tragediatik. Bertan 1.324 emakume langile hil ziren eta 2.000 baino gehiago zauritu ehungintzarako lan egiten zuten eraikina erorita, baldintza kaskarretan.

2013az geroztik, Emakumeen Mundu Martxak adierazten du apirilaren 24a transnazionalen boterearen aurkako borroka- eta salaketa-eguna dela. Aurten, gogoeta egin eta salatu nahi dugu gerraren industriaren eta migrazio-politikaren arteko engranajearen ondoriozko heriotza-politika (mugen politika, kanporatzea, behartutako lekualdaketak, etab.).

Goizean, SETEMek eta Mundu Martxak salaketa-ekintza baterako deia egiten dugu Gasteizen, 11:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Ahal baduzu, beltzez jantzita etorri!

Eta arratsaldean, 19:00etan Bilboko La Bolsan mahai-ingurua egingo da: CONTRA LA INDUSTRIA DE LAS GUERRAS Y LAS FRONTERAS, ELKARTASUN FEMINISTA! “Bertan parte hartuko dute: Ainhoa Ruiz Benedikto (mugen militarizazioan aditua), Mariana Zaragoza (migratzaileen eskubideen kriminalizazioa eta defentsa ikertzen ari da) eta Koldobi Velasco Vazquez (ekintzaile feminista-antimilitarista).

#RanaPlazaGogoan

Denok libre izan arte egongo gara martxan!

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA