Apirilaren 24an: gerra eta mugen industriaren kontrako elkartasun feministaren jardunaldia

Emakumeen Mundu Martxak gerren eta mugen industriaren aurkako elkartasun feministaren jardunaldia antolatu du apirilaren 24an.

Adierazi dutenez, 10 urte bete dira Bangladeshko Rana Plaza tragediatik. Bertan 1.324 emakume langile hil ziren eta 2.000 baino gehiago zauritu ehungintzarako lan egiten zuten eraikina erorita, baldintza kaskarretan. 2013az geroztik, Emakumeen Mundu Martxak adierazi du apirilaren 24a transnazionalen boterearen aurkako borroka- eta salaketa-eguna dela. Aurten, gogoeta egin eta salatu nahi dute gerraren industriaren eta migrazio-politikaren arteko engranajearen ondoriozko heriotza-politika (mugen politika, kanporatzea, behartutako lekualdaketak, etab.).

Goizean, SETEMek eta Mundu Martxak salaketa-ekintza baterako deia egiten dute Gasteizen, 11:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Eta arratsaldean, 19:00etan Bilboko La Bolsan mahai-ingurua egingo da: Contra la industria de las guerras y las fronteras, elkartasun feminista! Bertan parte hartuko dute: Ainhoa Ruiz Benedikto (mugen militarizazioan aditua), Mariana Zaragoza (migratzaileen eskubideen kriminalizazioa eta defentsa ikertzen ari da) eta Koldobi Velasco Vazquez (ekintzaile feminista-antimilitarista).

Denok libre izan arte egongo gara martxan!

 

2023-05-24T09:29:42+02:002023 20 apirila |Albisteak, Idazkaritza feminista|

Leave A Comment