Apirilaren 25ekoak izandako jarraipena gainditu du. Honek agerian uzten du langileriaren kezka eta arazoak errealak direla.

Bihar eta etzirako eta abenduak 11 eta 15 bitarte ere grebak daude deituta esparru honetan Gizarte Ekimeneko itunpeko ikastetxeetako 9.000 langile inguru daude gaurko grebara deituak.

200 ikastetxe baino gehiagotan 130.000 ikasle ingururi ematen diote hezkuntza.

Greba egunak oso jarraipen zabala izan du; apirilaren 25ekoak izandako jarraipena gainditu du. Lan zuzendaritzak gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri dituen arren, sindikatuek batu ahal izan dituzten datuen arabera geldialdia %70 ingurukoa izan da. Bilboko manifestazioan 5.000 langile inguru batu dira. Honek, egindako aldarrikapenekiko langileriaren atxekipena erakusten du. Baita beraien kezka eta arazoak errealak direla ere.


Helburua 2021ako abendutik iraungita dagoen hitzarmena lehenbailehen berritzea da. Aurreko Hitzarmena 10 urtez berritu gabe egon zen eta 29 greba egun egin behar izan zituzten langileek hitzarmen berria lortzeko.

Ikasturtea hastearekin bat ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei negoziaketa eskaera helarazi diete; eta Eusko Jaurlaritzari ere bilera eskaera bat luzatu, negoziaketaren blokeo egoeraren berriemateko. Ez dute ez bata ez bestearen erantzunik jaso gaur gaurkoz.
Sindikatuek gogorarazi dute abian jarri duten mobilizazio dinamikaren barruan beste zazpi greba egun deituak dituztela, zehazki bihar eta etzirako eta abenduaren 11 eta 15 bitarterako. Hitzarmen berria sinatzea ahalbideratuko duten edukiak izan ezean, greba hauekin jarraitu eta dinamika indartu beste biderik ez dutela izango jakinarazi diete patronalei.


Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzendira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

 

Euskal Herrian 2023ko urriaren 17an