Palestinarekin Elkartasuna dinamikak antolatuta (Euskal Herriko hainbat kolektibo eta gizarte eragile biltzen ditu plataformak), manifestazio nazionala izango da urtarrilaren 27an Ordizian.

Palestinari elkartasuna adierazteaz gain, mendebaldeko gobernuen, erakundetutako alderdi politikoen eta hainbat enpresen konplizitatea salatzea da manifestazioaren helburua, batez ere CAF trenbideen euskal enpresarena. Izan ere, Jerusalemgo hiria Israelen legez kanpoko koloniekin lotzen duen tren arinaren hedapenean parte hartu du. Modu horretan, palestinarren jabetzak konfiskatu, lurralde palestinarra erantsi, Jerusalemgo auzoetatik biztanle palestinarrak lekualdatu eta kolono sionistak Palestinako Lurralde Okupatura transferitzea ahalbidetuz.

Hortaz, eskuineko zein ezkerreko alderdi politikoek Israelekin era guztietako harremanak eten ditzaten eta Palestinaren aurka armak bidaltzen dituen Espainiako Estatuari babesa emateari utz diezaioten exijituko dugu urtarrilaren 27ko manifestazioan.

Ordiziako San Bartolome auzotik abiatuko da, goizeko 12:00etan. Bertara heltzeko autobusak antolatu dituzte hainbat hiri eta herrietatik, horien gaineko zalantzak argitzeko idatzi elkartasunapalestinarekin@gmail.com helbide elektronikora. Hemen Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko autobusetan izena emateko informazioa:

  • Bilbo: goizeko 10:00etan aterako da San Nikolas elizatik. Izena emateko u27bilbo@ni.eus helbidera idatzi urtarrilaren 24a baino lehen.

  • Gasteiz: goizeko 11:00etan aterako da Lakuako Amerika Latina parking-etik. Izen-ematea Lorategi (Aranbizkarra), Hala Bedi (Kutxi) eta Elizondo (Kutxi) tabernetan egin daiteke, urtarrilaren 25a baino lehen.

  • Iruñea: goizeko 10:00etan aterako da Antoniutti parketik. Izen-ematea Basajaun (Errotxapea), Castillo (Mendillorri), Ezpala (Iturrama) eta Zabaldi (Alde Zaharra) tabernetan egin daiteke, urtarrilaren 24a baino lehen.

Azken hilabeteotan 30.000 pertsona baino gehiago erailtzeaz gain, 400 eskola, ikastetxe eta unibertsitate suntsitu dituzte Gazan. Beharrezkoa da, beraz, hezkuntza komunitateak ere ozen oihukatzea: GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA! ISRAELI BOIKOT!