STEILASek Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei eskatutako aldarrikapenei erantzuteko proposamenak

ekartzeko exijitzen die.

Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen hitzarmena negoziazio-mahaia deitu dute azaroaren 27rako. Negoziazioa ahalbideratuko dituzten edukizko proposamenak eramango dituzte edo desmobilizatzeko estrategia bat izango da abenduan deitutako 5 eguneko grebari begira?

Beraien deialdiaren gai-zerrendako bi puntuak hauek dira: egoeraren azterketa eta balizko konponbideak. Ez da erantsi dokumenturik ezta proposamenik ere.

Gauzak horrela, gogoratu beharra daukagu joan den martxoaren 17an STEILASek eta gainerako sindikatuek hitzarmen berriak langileentzako jaso behar dituen hobekuntzak helarazi genizkiela Kristau Eskolari eta AICE-IZEAri. Gai-zerrenda horrekin, epe laburrean patronalen aldetik proposamen bat jasotzeak zaila dirudi. Negoziatzeko proposamenik ezean, Kristau Eskolaren eta AICE-IZEAren benetako proposamena DENAK BERDIN JARRAITZEA da.

8 hilabete baino gehiago igaro dira, hainbat elkarretaratze, manifestazio eta 4 greba egun egin ditugularik, eta ez dugu proposamenik jaso. Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk konponbide posibleak bilatzeko hausnarketa bateratua proposatzen digute orain, baina ariketa hori dagoeneko egin dugu sindikatuok eta langileok, eta ondorioa ezeztaezina da: gure aldarrikapenei erantzungo liekeen EDUKIZKO PROPOSAMEN batek bakarrik akordioa ahalbidetu dezake.

Beraz, STEILASetik Kristau Eskolari eta AICE-IZEAri zentzuzko proposamen bat ekartzeko eskatzen diegu datorren azaroaren 27an. Noranzko horretarantz ez doan beste guztia patronalek abenduko greba-deialdiei begira desmobilizazio-maniobra argia dela ulertuko du STEILASek. Hala bada, EZ DUTE LORTUKO.

Jakinaren gainean izango zaituztegu.

LAN HITZARMEN BERRI BATEN ALDE!
ABENDUAK 11, 12, 13, 14 ETA 15,
DENOK KALERA!