Grebek bultzatuta, patronalen proposamenak STEILASek eta gainontzeko sindikatuek eskatutako aldarrikapen bloke guztietan edukiak ditu. Hala, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok Kristau Eskola eta AICE-IZEA (Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa) patronalekin bildu eta akordioa itxi dugu.
Sinatutakoak ondorengo proposamenak barnebiltzen ditu:
– 2024ra arteko lansariak KPIa bermatuz
– Hitzarmenean birkokapen araudiko txertaketa
– Irakasle guztientzat 2025/2026an ordu lektibo bat gutxiago eta lan pertsonalerako bi ordu osagarri gehiago
– Prekarizatuentzat eta feminizatuentzat hobekuntzak urteko lanaldian eta ordu osagarrietan
– Lanbide heziketan erregularizazio esanguratsu bat.
Gauzak horrela, iragarritako grebak bertan behera geratu dira itunpeko ikastetxeetan.