Kristau Eskolaketa AICE-IZEA patronlek ez zuten proposamenik ekarri hiru desadostasun-puntu nagusietako batean ere:

1.- Birkokapen akordioa hitzarmenean txertatzea. Neurriaren kostua: 0€. Borondatea falta da.
2.- Soldata-taulak 2024an ixtea. Neurriaren kostua: 0€. Borondate falta da.
3.- Irakastorduak murriztea. Eusko Jaurlaritzak mahai gainean balioabideak jarri ditu, baina KEk eta AICEk uko egin diote ordu lektibo murrizteko erabiltzeari. Borondaterik ez dute.

Hau da, eskura dituzten baliabideak sindikatuon aldarrikapenak erantzueko ez dute erabili nahi patronalek, borondate falta hutsa besterik ez da. Eta dirurik suposatzen ez duten aldarrikapenei EZEZKOA ere ematen digute, NAHI EZ DUTELAKO, soil-soilik.

Pasa den ostrilean antolatu zuten antzezlana sektoreko langile guztiekiko errespetu falta hutsa da. Beste behin ere, argi geratu da patronalek ez dutela bere langileen lan baldintzak aintzat hartu nahi. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak jarritako baliabideak beraiek ezarritako baldintzetan erabiltzea inposatu nahi dute, langileon ahotsa kontuan hartu gabe. Argi dago gure lan-baldintzak hobetzeko erabiltzea lortzeko modu bakarra mobilizazioa dela.

Sindikatuok prest gaude mahai gainean hiru urte daramatzaten proposamenei buruz behar beste denbora negoziatzeko. Baina ez gaude prest patronalek, ostiralean bezala, negoziazioari eta akordioari emandako ezezkoa zuritzeko antolatu duten fikzioan parte hartzeko. Eta are gutxiago langileen artean desmobilizazioa duten helburu “bileretan” parte hartzeko.

Berriz ere lortuko dugula ikusarazi behar diegu, aurrekoan lortu genuen bezala, arrazoia dugulako, posible delako, bidezkoa delako.

Astearte, asteazken eta ostegunean DENOK KALERA!

HITZARMEN BERRI BATEN ALDE
JO TA KE SINATU ARTE!