Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan grebak jarraipen oso zabala izan du.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntzari dagokionez, grebaren jarraipena %65ekoa izan da. Aipagarriak dira irakas jarduera ia osotasunean geldirik izan duten ondorengo ikastetxeak, irakasleriaren gehiengo zabal batek greba egin duelako: Errekabarri, Toki Eder edo Umandi eskolak Gasteizen eta Legutioko Garazi Eskola Araban; Zubieta edo Aitor eta Ibaia Ikastolak Donostin, Errenteriako Koldo Mitxelena, Eibarreko J.A. Moguel, edo Debako Mendata BHI eskolak Gipuzkoan; eta Bilboko Atxuri eskola edo Basauriko Jose Etxegarai eskolak Bizkaian.

Heziketa Bereziko langileen kasuan zerbitzu minimoak handitu izanak eta azken orduko nahasmenak erabat baldintzatu du jarraipena. Hala ere, greba egiteko aukera izan duen hezitzaileen zati handi batek grebarekin bat egin du, besteak beste, Donostiako Altza eskolan eta Amara Berriko ferrerias eraikinean edo Urretxuko Gainzurin Gipuzkoan; Bilboko Basurto eskolan, Balmasedako Mendia eskolan edo Durangoko Zabalarra eta Basauriko Jose Etxegarai Bizkaian; eta Gasteizko Salburua eta Zabalgana eskoletan Araban.

Sukalde eta Garbiketako langileei dagokienez, jarraipena plantillaren %60 baino gehiagokoa izan da oro har. Aipatzekoa da zenbait sukalde itxita egon direla sukaldarien %100ak greba egin duelako, esaterako, San Inazio eta Iruarteta Bilbon edo Balmasedako CEP Mendia Bizkaian; Gain zuri Urretxun, Mutrikuko eskola edo Donostiko Intxaurrondo Gipuzkoan. Gernika BHIn edo Zarautzeko eskolan garbitzaile guztiek ere greba egin dute.

Haurreskoletan langileriaren %75aren babesa izan du grebak, gutxi gora behera. Haurreskola askotan ia erabatekoa izan da jarraipena, besteak beste, Gasteizko Arana, Izarra edo Mariturri, Erriberabeitiko Haurreskola, edo Amurrioko Ttipi ttapa Araban; Bilboko Miribilla eta Basauriko etxeko kuttuna Bizkaian; eta Zaldibarko haurreskola, Donostiako Bidebieta, Deba, edo Beasain eta Oñatiko Haurreskolak Gipuzkoan.

EHUn ere jarduera akademikoa oso urria izan da, leku askotan azterketetarako gutxieneko zerbitzuak izanik emandako jarduera bakarrak. Jarraipen osoa fakultate batzuetan; Araban Magisteritza, Lan Harreman, Enpresa eta Ekonomia, Letra Fakultatean; Bizkaian Kazetaritza, Lan Harremanak; Gipuzkoan Psikologian, HEFA I , HEFAII, Arkitektura, Ekonomia eta Enpresa, Informatikan. Ikasgelategietan jarduera oso eskasa hiru lurraldetan.

Administrazio eta zerbitzuetako langileen artean lekuz leku jarraipen desberdina izan da, baina zerbitzu guztietan izan du eragina.