ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuok deitu dugu greba EAEko sektore publiko osoan, “zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua hemen adostu” lelopean.
Lehen orduan jasotako datuen arabera, EAEko sektore publikoko grebaren jarraipen zabala izaten ari da, % 80ko ordezkaritza dugub sindikatuok deituta. Sektoreka aztertuta:
Hezkuntzan, hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan grebak jarraipen oso zabala izango duela dirudi. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan gutxieneko zerbitzuak handitu izanak milaka hezitzaile utziko ditu greba eskubiderik gabe.
Komunikabide eta garraio publikoei dagokionez, grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da lehen orduotan. Horren adibide da irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritako albistegiak bakarrik emititzen ari direla. Garraio publiko ez pribatizatuan ere, grebaren jarraipena zabala izaten ari da.
Osakidetzan gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatuko dute grebaren jarraipena. Milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie, zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak %100ekoak direlako. Adibidez, gaueko txandako langileetako ia inork ere ez dezake
greba egin.
Administrazio Orokorrean eta Justizi administrazioan jarraipena zabala ere izango da, baina herrialdeka eta esparruka aldakorra. Udal/ foru esparruan ere grebaren jarraipena oso zabala izango dela dirudi.
Enpresa publikoei dagokionez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (OSE) langileak grebarekin bat egin dute, eta ondorioz, gaur Iruñean eman beharreko kontzertua bertan behera geratuko da.
Lehen orduko piketeen ostean, hiru hiriburutan egingo dira manifestazioak 11.30ean hasita:
Bilbon Udaletxetik, Donostian Bulebardetik eta Gasteizen Bilbao plazatik. Greba jarraipena ikusita manifestazioak oso jendetsuak izango direla uste dugu sindikatu deitzaileok.
Leave A Comment