Aurreko otsailaren 5ean, ordu txikietan, eta 14. greba egun egin eta gero, greba bukaerako akordioa sinatu genuen Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako sindikatuok eta patronalek. Akordioak lorpen haundiak jasotzen zituen langile guztientzat, baita hobekuntza horiek hurrengo asteetan hitzarmenean txertazeko alde guztien konpromisoa ere.
Akordioko edukiak hitzarmenean lehenbailehen txertatzea eta hitzarmena EHAAn argitaratzeak badu bere garrantzia lan baldintza berrien aplikazioari begira.
STEILASetik lehenbailehen Negoziazio Mahaia biltzea bultzatu dugu, izan ere, sinaduraren ondorengo bigarren astean bertan deitzeko proposatu genien beste alde guztiei. Prozesu tekniko azkar bat izan beharko litzateke. Hala ere, akordioa hitzarmenean txertatzeko Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen borondate eza agerian geratu da eta salatu behar dugu.
Argi dago ez dela patronalen lehentasuna akordioa hitzarmenean txertatzea, are gehiago, orain arte oztopoak besterik ez dute jarri eta atzo arte, hilabete beranduago, eta telematikoki ez dute inongo prestutasunik adierazi biltzeko.
Gai zerrendan puntu bakarra zegoen: greba amaierako akordioko edukiak hitzarmenean txertatzeko Negoziazio Mahai egutegia finkatzea. STEILASek astean hiru bilerako egutegia proposatu zuen hitzarmena sinatu arte, baina ez zen onartu.
Hiru bilerako egutegia erabaki zen: martxoaren 18an eta 21ean eta apirilaren 10ean.
STEILASek prozesuan erantzukizunez jokatzeko eta gehiago ez atzeratzeko eskatzen die patronalei.
Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Leave A Comment