Lanbaldintza berriak greba bukaerako akordioa otsailaren 5ean sinatu genuenetik indarrean daude.
Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak erabiltzen ari diren lanbaldintza horiek martxan jartzeko atzeratzeko estrategia salatzen dugu berriro ere STEILASetik.
STEILASen ustetan prozesu hau itxita egon zitekeen, STEILASek astean hiru bilera egiteko proposamena onartua izan balitz, baina ez zen begionez ikusi eta beste bilera egutegi motelago bat ontzat eman zen Mahaian: martxoaren 18a, 21a eta 27a eta apirilaren 10a, hain zuzen ere.
Pasatako astelehenean, martxoaren 21ean, Bilboko LHKn bildu ginen. STEILASek akordioko eduki berriak, lansariak barne, berehala aplikatzeko exijitu zien patronalei. Hala ere, aitzakiak eta oztopoak besterik ez dute jarri mahai gainean. Adostu genuen puntu bakarra Eusko Jaurlaritzari enplegua mantentzeko eta plantilak gazteberritzeko 2020ko urtarrilean patronalek, sindikatuok eta Jaurlaritzak berak sinatu genuen akordioa indarberritzeko bilera eskaera lehenbailehen egitea izan zen.
Hurrengo bilerari begira, hitzarmena ixteko eta EHAAn argitaratu ahal izateko 21eko bilera baino lehen Hitzarmen berriaren 1-57 arteko proposamenaren zirriborroa zein lansarien taula berriak bidaltzeko eskatu geneien patronalei STEILASetik.
Baina Kristau Eskolak gaur goizean bere joan ezina adierazi digu martxoaren 21eko negoziazio mahaia bertan behera utziz eta 27ra atzeratuz. Gaurko Negoziazio Mahaia bertan behera uztea beste biderik ez dagoenez, 27ko bilerak emandakoa helaraziko dizuegu.
Bukatzeko, STEILASetik nabarmendu nahi dugu patronalek greba bukareako edukiak lehenbailehen aplikatzeko eta hitzarmenean txertatzeko legezko betebeharra dutela, beraz, prozesua luzatzeko zentzugabekeria alde batera uzteko exijitzen diegu.
Leave A Comment