SKOLAE berdintasuna ez da hautazkoa. 

STEILAS sindikatuak hau salatu nahi du: erakunde erlijioso eta politiko batzuk, eta zenbait elkarte ari dira manipulatzen SKOLAE hezkidetza programa. Programa hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua ari da ezartzen etapa ezberdinetan.

Pasadizozko elementuak, testuingurutik atereak, erabiltzen ari dira argudio-haztegi bat sortzeko, gero itundutako ikastetxe pribatuen intsumisioa justifikatzeko programaren ezarpenean, eutsi nahi baitizkiote indarrean dauden sumisio-menderatze sistemari eta hezkuntza praktika segregatzailei. Ez da politikoki zuzena berdintasuna lantzearen aurka agertzea, baina oztopatu nahi dute.

Asko dira nazioarteko, estatuko eta Nafarroako gomendioek, protokoloek, estatu itunek eta legeek, organikoek zein autonomikoek, emakumezko eta gizonen arteko berdintasuna xede dutenak, besteak beste, emakumezkoen aurkako bortizkeriarekin bukatzeko. Halaber, legeak argitaratu dira pertsona guztien sexu eta genero identitateak eta adierazpenak, eta sexu aukerak aitortzeko beharra jasotzen dutenak. Araudi hauek guztiek onartzen dituzte hezkuntzaren garrantzia haien helburuak lortzeko eta esparru honetan lan egiteko beharra. Esan dezakegu legeen eta jendartearen agindua dagoela eta honek aldarrikatzen du hezkuntzan neurriak hartzea, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko egiazko berdintasunera iristeko lagunduko dutenak.

Araudi hauetako asko ez dira berriak, nahiz eta aldatuak edo/eta gaurkotuak izan, baina aurreko legealdietan ez ziren neurririk hartu hauek garatzeko. Soilik ikastetxe batzuetan, iraksle feministek bultzatuta, ikasleek era hezkidetzailean lan egiteko aukera izan dute (hori ez baita bakarrik neskak eta mutilak elkarrekin jartzea gela berean).

STEILASen beti aldarrikatu dugu hezkidetza lanabesa dela errealitatea aztertzeko genero ikuspuntutik eta gure eskura dauden estrategia guztiak erabili ditugu hau ikastetxe guztietan abian jartzeko. Horregatik, mobilizatu gara, baina baita ere lagundu dugu prestakuntza ematen eta materialak sortzen. Bide batez, gure azken kongresuan aurrerapausua eman genuen eta erabaki genuen pedagogia feministaren alde egitea, berau izateko hezkuntzaren ardatza.

Zorionez, Hezkuntza Departamentuak, behar hau bideratzea deliberatu du eta profesional onenak eduki ditu SKOLAE programa egiteko eta ezartzeko. Programa hau, behin amaituta pilotatzearen eta zabalpen partzialaren fasea, nahitaezkoa izanen da Nafarroako ikastetxe guztietan hurrengo ikasturtetik aurrera. Programak heltzen dio genero ikuspuntutik eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza etapa guztietan aztertzen ditu arlo guztietako, publiko zein pribatu, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desparekotasunak (lan eremuan, politikan, ekonomikan, zaintza lanetan, harreman pertsonaletan,…) eta neurriak proposatzen ditu egiazko berdintasuna erdiesteko. Edozein lanabes gisa, hobe daiteke eta horrela adierazten dute egileek, biltzen dituztelako gelan lantzen ari direnen proposamenak eta ideiak programan sartzeko.

Hau ezartzeko ezinbestekoa da Departamentuak eskaintzen duen prestakuntza sendoa. Eragozpen bakarra da, hasieratik adierazi genuena, prestakuntza honek irakasleei dakarkien ahalegin izugarria. Malgutzeko moduak bilatzen ari badira ere, irakasleak lanez oso zamaturik daude eta arrisku erreala dago are gehiago erretzeko, gainera, aitortu behar da erresistentzia pertsonalak daudela ikuspuntu aldakaetaren aurreran. Ezinbestekoa deritzogu lehentasunak jartzeari eta hau bada funtsezko ardatza justizia sozialrentzat, orduan merezi duen garrantzia eman behar zaio eta beste proiektu batzuk gelditu behar dira aurrerago ezartzeko.

Hezkuntza kontseilariari eskatzen diogu programaren helburuari eusteko kosta ahala kosta, Nafarroako ikasle guztiei bermatzeko berdintasunean hezteko aukera, berdintasuna ezin baita hautazkoa izan, nahitaezko gaia delako.