140310 Balmaseda2014Ikastolen Elkarteak Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatu behar den egun berean, ekainaren 1ean, Ibilaldia antolatzeko erabakia hartu du. Honek sortutako polemikaren aurrean, STEE-EILAS sindikatuak honakoa adierazi nahi du:
-Ez dela onargarria, inondik inora, gure erkidegoko Euskal Eskola Publikoaren jaiaren egun eta lurralde berean beste eskola-jaia ospatu nahi izatea.
-Ez dela errealista jai biak egun berean ospatzeak bestelako eraginik izango ez duela adieraztea.
-Ikastolen Elkarteak presaz eta sentsibilitate faltaz jokatu duela, bere erabakiaren ondorioz polemika izugarria sortu baitu.
– Ulertezina deritzogula Ikastolen Elkarteak EHIGErekin, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren antolatzaileekin, akordiorik lortu gabe, eta beraz hauen oniritzi gabe, bere erabakia hartu izanari.
– Ez dela zilegia Ikastolen Elkarteak bere arazoak hezkuntzako beste eragile bati kalte eginez konpondu nahi izatea. EHIGE-k bere kexak plazaratzea erabat ulergarria da.
– Garaiz gaudela arazoa konpontzeko, beti ere, Euskal Eskola Publikoaren jaiarekiko eta horren antolatzaileekiko errespetutik abiatuz.
Norbanakoaren interesen gainetik, hezkuntza eragile guztiok behartuta gaude erkidegoko hezkuntza sistemari tentsioa ekar diezaiokeen edozein gertakizun baretzera. Honengatik guztiagatik, STEE-EILAS dei egiten dio Ikastolen Elkarteari bere erabakia berriz aztertzeko. Edozein modutan, irtenbideak ez ditu Euskal Eskola Publikoko jaiaren antolatzaileen interesak kaltetu behar.

2014ko martxoak 7