Gaur, abenduak 14, STEILASek bere Kontseilu Nazionala, Kongresuen arteko organo gorena, bildu du Gasteizen, Goiuri -Villa Suso Jauregian , goizeko 10etatik 13:45ra.

Bertan bi gai nagusi izan dira hizpide. Batetik Negoziazio Kolektiboa. EAEko hezkuntzako esparruetan negoziazio kolektiboaren egoera aztertu da eta tokian tokiko hartu beharreko neurriak ere hizpide izan dira. Gauza bera egin da Nafarroako Hezkuntza Publikoaren negoziazio kolektiboarekin.

Bigarrena 2020ko urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorra. STEILAS kartaren partaide izanik bat egin du greba deialdiarekin eta bere bitarteko guztiak jarriko ditu greba arrakastatsua izan dadin.

Kontseilua amaitu eta gero elkarretaratzea egin dugu Matxete Plazan, “Publikoaz harro” lelopean . Horrela, aldarrikatu nahi izan dugu euskal eskola publikoak gizarte inklusiboagoaren alde egiten duen lana.