Osasungintza pribatua funtzionario publikoentzat? Noiz arte?

Nafarroako ikastetxeetan aldiro hainbat korreo jasotzen ditugu Mufaceko funtzionarioek urtarrilean eta ekainean mediku entitatez aldatzea posible dutela informatuz.

Maiz mezu hauek Nafarroako hezkuntza eta osasun publikoan oso presente dauden sindikatuetatik datoz. Ustez defendatzen duten zerbitzu publikoekin kontraesanean,  funtzionarioen mediku zerbitzurako, administrazio zentrala, autonomikoa eta aseguru entitateen artean sinatutako  kontzertu zentzugabeak sustatzen dituzte. Ondorioz, funtzionarioak funts publikoak finantzatutako mediku seguru pribatuak kontratatzera animatzen dituzte. Kotizazio publikoa, osasun pribatua finantzatuz.

STEILASetik publikoa irmo defendatzen dugu, horregatik urtarrilean zein ekainean osasun publikoaren alde apustu egiteko aukera ezin hobea duzuela gogorarazten dizuegu, eta Iruñeko zein Madrilgo administrazioetatik osasun publikoan gehiago inbertitzeko jarrera argiago bat ez den bitartean, funtzionariok dugu hau aldatzeko giltza. Zenbat eta erabiltzaile gehiago Osasunbidean, inbertsio gehiago, osasun publiko hobea. Osasun egoera larrien aurrean, argi geratu baita zeinen garrantzizkoa den ospitale pribatuak kontzertatu beharrean, publikoan inbertitzea. 

Zurekin, publikoari tinko!