Gobernu Kontseilua egin du gaur goizean EHUk.

Azken Gobernu Kontseiluan, pandemiak Unibertsitatean duen eraginaren inguruko datuak publiko egitea eskatu genuen, hala, Zaintza Batzordea hasi da jada datu horiek publiko egiten. Alabaina, komunitate unibertsitarioaren txertaketa estrategiari dagokionean, horren inguruko informazio falta dagoela ikusi dugu, eta, STEILASko ordezkariok gaurko saioan, gai horretan ere gardentasun handiagoa izatea eskatu dugu.  Gerentziaren erantzuna aldekoa izan da, eta horrenbestez, informazio hori ere langile guztiei laster helaraztea espero dugu.

Aldi berean, EHUko aurrekontuak aurkeztu dira. STEILASko ordezkarion ustez,  eta hala adierazi dugu bertan, aurrekontu horiek ez dira nahikoa Unibertsitateak aurrean dituen erronkei aurre egiteko, horrela, egindako bozketan abstenitu egin gara. Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate Publikoaren finantzazioa handitzen ez duen bitartean, unibertsitate pribatuak babestu eta diruz laguntzen jarraitzen duela salatu dugu; ikusi besterik ez dago bestela, laster abian izango dugun EUNEIZ unibertsitatea.