About joakin

This author has not yet filled in any details.
So far joakin has created 2957 blog entries.

Ziber 12: Maisu-Maistren kidegoko EPE

Steilas-ek jarraitzen du pentsatzen plaza kopurua urriegia dela eta ez duela inolaz ere ordezkoon egonkortasuna bermatzen. EPE-n parte hartzeko prest zaudetenoi, sorte ona opa dizuegu eta behar duzuen edozertarako zuei laguntzeko beti prest gaudela jakin ezazue.

2018-06-26T01:22:08+02:002015 16 urtarrila |Ziber|

Hauteskunde sindikalak: Langileen errolda

Hurrengo martxoaren 11n egingo diren hauteskunde sindikalei begira, parte hartu ahal dutenen errolda argitaratu dute hezkuntza.net-en. Errolda sektoreka, lurraldeka eta alfabetikoki ordenatuta dago.

2018-06-26T01:21:58+02:002015 14 urtarrila |UPV-EHU, Ziber|

Polizia operazioa salatzeko, martxa batera deitzen dugu larunbaterako

17:00etan abiatuko da manifestazioa, Donostiako Antiguako tuneletik (adierazpena). Etxerat elkartearen arabera, ez da kasualitatea izan atzoko polizia operazioa Auzitegi Gorenaren ebazpenaren bezperan eta Bilboko manifestazioaren ondoren izatea. Bestalde, Poliziak LABen egoitzan eginiko "eraso bortitza" salatu du Munduko Sindikatuen Federazioak, eta errespetua eskatu du sindikatuarentzat.

2015-01-13T15:45:32+01:002015 13 urtarrila |Albisteak, Jendarte mugimenduak|

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako langileon ordezkari sindikalei murrizketak inposatu nahi dizkio

Lehenengo aldia da Hezkuntza Saila EAJ-ren esku dagoela eta espero dezagun azkena izatea. Hezkuntza Publikoaren aurka hartutako neurriak ez baitute etenik. Murrizketak kudeatuz, aurrekontu eskasa eskeiniz, LOMCE-ren aplikazio hutsa izango den Heziberri gauzatuz eta beste hainbat neurri atzerakoien ondoren, azkena, urtarrilan 1ean gauzatuko da: langileen ordezkariak garen sindikatuon aurkako erasoa. Ordezkaritza murriztuko dute.

2014-12-29T16:04:48+01:002014 29 abendua |Albisteak, Publikoa EAE|