About joakin

This author has not yet filled in any details.
So far joakin has created 2957 blog entries.

Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo. Gaur, egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta, Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok, honakoa adierazi nahi dugu: Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan, gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.

2014-02-06T17:05:10+01:002014 6 otsaila |Albisteak, Jendarte mugimenduak, Prentsa Oharrak|

Erlijioa Eskoletatik at!!!

Dakizuenez, datorren astean matrikulazio kanpaina abiatuko da EAEko ikastetxe guztietan. Hori dela eta, ostegunean, urtarrilaren 30ean STEE-EILAS sindikatuak protesta ekimena burutuko du erlijioak eskolatik kanpo uzteko eskatuz eta gurasoei ez erlijioa ez derrigorrez jarri duten alternatiba ez hartzeko animatuz, azken honek balore doktrinatzailea ere duelako. Protesta-ekimena performance baten bidez gauzatuko da, goizeko 11etan Gasteizko Desamparados elizaren aurrean.

2014-10-30T02:59:28+01:002014 3 otsaila |Albisteak, Publikoa EAE|

Ziber 12: Baja egoeragatik kenketak

2014-01-30eko EHAAn, Eusko Jaurlaritzak bajengatiko lansariaren portzentajea kentzen duen dekretua Madrilgo dekretuarekin berdintzea erabaki du. Azken bi urte luze hauetan dekretua jasan ondoren. Dekretua urtarrilaren batetik aurrera aplikatu behar da, baita baja lehen hasi bada ere.

2018-06-26T01:23:46+02:002014 31 urtarrila |Ziber|

GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA

STEE-EILASek bat egiten du EAJ, Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatiba alderdi politikoetako ordezkariek zein ELA eta LAB sindikatuetakoek bihar arratsaldeko 18:00etan Bilbon “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko den manifestazio isilaren deiarekin. Beraz, herritar orori eta bereziki bere afiliazioari dei egiten dio manifestazio horretan parte hartzeko.

2014-01-10T21:15:36+01:002014 10 urtarrila |Albisteak|

Prentsa oharra: EPPKren BITARTEKARIEN ATXILOKETAK: zaharrak berri

STEE-EILASek errefusatzen du atzo bake negoziazio prozesurako euskal presoen kanpoko interlokuzia osatzen zuten abokatuen kontra egindako operazioa, zeinean 8 bat lagun atxilotu zituen guardia zibilak. Ekimen hau azken urteetan izandako beste asko bezalakoa da, eta, beste kasuetan bezala, amorrua eta oinazea baino ez dute bilatzen.

2014-01-10T14:31:38+01:002014 10 urtarrila |Albisteak, EAE, Jendarte mugimenduak, Nafarroa, Prentsa Oharrak|